Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ispaster

Ispasterko herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik, itsas mailatik 110 metrotara hain zuzen. Herriaren azalera 22,62 Km² takoa da.

Herriko jarduera garrantzitsuenak nekazaritza eta abeltzaintza dira nahiz eta jarduera industrialaren eragina enpresa berri batzuen agerpenean nabaritu den.

Ispaster herria aipatzen den lehenengo dokumentua, 1334.urtekoa da. Dokumentu hortan Amoroto, Ispaster, Gardata eta Asumendiko monteroen diezmoak Lekeitioko elizari itzultzeko Alfonso XI.ak emon zuen agindu batean agertzen da. Ispasterrek, elizalde moduan antolatuta, alboko Lekeitio herrialdeagaz auziak sarri izan zituen, 1519. Urtean independentzia lortu zuten arte.

Ispasterko herriak 12 auzoz osaturik dago, Arropain, Artikas, Barainka, Elexalde, Gallete, Kurtxiaga, Gardata, Kortazar, Larrinaga, Mendazona, Solarte eta Soluane direlarik. Ispasterko erdigunea Elexalde auzoan kokatzen da, beste guztiak baserrietako auzoak dira.

Gaur egun Ispasterko herrian 679 lagun inguru bizi dira. Populazioa goraka joan da, inguruko herriko etxeen prezio garestiagatik.

www.ispaster.net

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia