Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Gizaburuaga

Gizaburugako herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik. Itsas mailatik 40 metrotara eta herriaren azalera 6,32 Km² da. Lurralde menditsuan dago kokaturik, Llorma eta Askin mendiak eta Derrota eta Ganetxo muinoak dira nabarien.

Telleria errekak eta Lea ibaiak herritik igarotzen dira. Gizaburuagako herria izen bi ezberdinez ezagutu izan da, Murelaga eta Ibaibaso izenak hain zuzen. . Gaur egun duen izena, frantsesen aurka bizkaitarrek X. mendean Gizaburuagan galdutako guda batetik datorkio. Gizaburuaga hitzak " bururik gabeko gizona" esan nahi du.

Lea Ibarran osatzen duten herrietatik industri gehien duena da, Okamikako industri gunea duelako. Antzina Gizaburuagako herria Lekeitioko Andra Mari basilikaren menpe zegoen, Ispater, Amoroto, eta Mendexako herriak bezela. 1519. Urtean independentzia lortu zuten.

Gizaburuagako herria lau auzoz osaturik dago, Eguren, Lariz, Laxier eta Okamika direlarik. Herriak 205 biztanle inguru ditu.

Gizaburuaga

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia