Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Aulesti

Aulestiko herria Lea Ibarra osatzen duten herrietatik handiena da, Lea Artibaiko mankomunitatean dago kokaturik. Herria Erdi Aroko Lekeitio eta Markinako bidearen erdialdean dago.

Itsas mailatik 85 metrotara dago eta 25,31 Km² azalera du. Nahiz eta gaur egun Aulesti izena den izen ofiziala, 1979. urtera arte Murelaga izenaz ezagutzen zen.

Aulestiko auzo baikotzeko baseliza bat eraiki zuten. Aulestiako herria hamar auzo ezberdinez dago osaturik. Aulesti, Ibarrola, Urriola, Narea, San Anton, Goierri, Zubero, Malats, Solaguren, Garaurre direlarik.

Aulestiko herria, herri nekazaria izan bada ere, garrantzi handia izan dute olagizonek, lurraldearen kudeaketa ekonomiko osoa olagizonen eskuetan bait zegoen.

Aulestiko populazioak 70 eta 80 hamarkadetan murrizketa handia izan zuen lan eskasiagatik.

Gaur egun populazioa mantentzen jarraitzen du eta 680 biztanle inguru bizi dira herrian.

www.aulesti.net

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia