Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Berriatua

Berriatua herria Lea Artibako eskualdean dago kokaturik. Iparraldean Ondarroa du, Hegoaldean Markina-Xemein, Mendebaldean Mendexa eta Amoroto eta Ekialdean Mutriku (Gipuzkoa) herriak ditu.

Berriatuko lurrek 20 Km² tako azalera hartzen dute herrigunea itsa mailatik 30 metrotara dago kokatua.

Berriatua herriko herrigunea artibai ibaiaren inguruan dago, baina baditu auzune batzuk, Merelludi, Madalena eta Asterrika direlarik.

Berriatuko herriko lehen aztarnak Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko haitzuloetan daude. Azken kobazulo honetan gainera, "Goikolauko lepokoa" deritzona aurkitu zuten. Kolore berdeko koilare hau Kristo aurreko 2000. urtekoa da eta Bilboko Arkeologia Museoan dago gordeta.

Gaur egun Berriatuko herriak 1300 biztanle inguru ditu.

www.berriatua.org


logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia