Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Lekeitio

Lekeitioko herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik. Itsas mailan dago eta bere azalera 1,90 Km²takoa da. 1327. urtean erromatar herri baten gainean fundatutako herri arrantzalea da. Antzinako aztarnetatik harresi zati batzuk mantentzen dira, nahiz eta antzina zituen bost sarreretako ate guztiak desagertuta egon.

Lekeitioko portua, Ondarroako portua baino txikiagoa da eta bere arrantza artisauagoa, portuko lanek lasaiotasunean ez baitaukate eraginik. Erreka alboan antzinako untziolak ikus datiezke, non arrantza eta aisialdirako untziak egin eta konpontzen ziren. Lekeiktioko herria, herri arrantzalea da, ohiturak eta gastronomía itsasoari lotuta daudelarik.

Gaur egun Lekeitioko herria turismoari loturik dago eta esan dezakegu Lea-Artibai eskualdeko elementu erakargarria dela.

Lekeitioko herriak gaur egun 7500 biztanle inguru ditu, gazte asko inguruko herrietara joan da bizitzera etxebizitzen garestitasunagatik.

www.lekeitio.com

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia