Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Amoroto

Amorotoko herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik. Udalerriak 13,40 Km² azalera du eta ingurune menditsuan dago kokaturik. Lea ibaia igarotzen da herritik. Iparraldera abiatuz Lekeitio sei kilomometrotara dago, Mendebaldean Gizaburuaga herria dago. Hegoalden Markina-Xemein herria kokatzen da eta Ekialdean Berriatua.

Amoroto herriari buruzko aurkitu diren lehen datuk 1325 urtekoak dira. Datuen arabera Amoroto Lekeitioko Andra Mari Basilikaren luzapena zen. Erdi Aroan hazkunde demografikoak eta indar ekonomikoak independentzia lortzeko gogoa ekarri zion Amorotoko biztanleagoari. 1519. urtean Andra Mari Elizarekiko independentzia lortu zuten.

Amorotoko herria lau auzotan dago banaturik. Elexalde, Urrutia, Ugaran eta Odiaga auzoetan. Elexalde auzoa herriguenean dago, herriko plaza, udaletxea eta eliza bertan daudelarik.

Amorotoko herriko biztanleria 70. hamarkadan asko jaitsi zen lan eskasiagatik. Gaur egun, gazteek berriro herrian geratzeko joera dute eta biztanle kopurua igotzen hasi da. Gaur egun 400 biztanle inguru daude herrian.

www.amoroto.net

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia