Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



MERIOAREN IBILBIDEA DURANGALDEAN

Gerediagako Batzargunea Abadiñon Gerediagako Batzargunea Abadiñon

Merioaren ibilbidea Gerediaga Elkarteak 2010. urtean sortutako ibilbidea da  Durangaldeko gaztetxoek egun bateko irtenaldian eskualdeko iragan historikoa eta sozio-politikoa ezagutu zezaten. Durangaldeko Merinaldearen historian barneko ibilbideari hasiera emango diogu, hots, Durangaldeko eskualdean barne.

Ibilbidea Garaiko Momoitioko San Juan baseliza hasten da. Bertan XVI. mendeko baseliza, kofadrien hastapenak, erdi aroko hilerria eta Durangaldeko ikuspegi hunkagarria ezagutuko ditugu. Momoitiotik behera eskumarako bidea hartuz, Garaiko herrira iritsiko gara. Bertan ikustea merezi dute udaletxea, elizak, eta Durangaldeko panoramika. Garaiko frontoian pilota partidua jokatzeko aukera ematen digu; eta ondoren, bertako taberna eta jatetxeetan mokadu bat hartu indarberritzeko.

2.012-02-18 226

 Abadiñoko bidea hartuz, mendian behera Gerediaga auzora iritsiko gara. Errepidearen eskumara, Gerediagako Batzarraren parlamentua topatuko dugu. San Salbatore eta San Klemente baselizaren atarian harri zirkulua eta gurutzadura daude. Antzina  Merinaldeko batzarrak ospatzen ziren bertan. Gerediagatik Durangaldeko ikuspegi zoragarriaz gozatuko dugu.

Gerediaga utzita, Traña-Matiena auzo urbanoa igaro eta Astolako auzoan Astolako Auzitegi etxea aurkituko dugu, XVI. mendeko Zubiaurre Etxea.  Teniente korrejidorearen etxea, ohiko batzarrak egiteko tokia, agiriak gordetzeko tokia, justizia egiteko lekua, kartzela eta abarrerako egoitza.

muntsaratz dorrea argazkia

Astolatik Abadiñoko Zelaieta auzotik igaro eta Muntsaratz auzora iritsiko gara. Hemen Muntsaratzeko Dorre ikaragarria topatuko dugu, familia handi baten botere lekuko. XVII. mendearen erdialdeko eraikin erraldoi karratua, goian galeria italiarrak ditu. Bizkaian gordetzen den dorretxerik ederrenetarikoa da. Kalitate Fundazioaren egoitza egun.

Horma sendoen kanpokaldean Muntsaratz leinuaren armarria eta dorrera sartzeko ate ikaragarria azpimarratzekoak dira.

Hemendik, Elorrioko bidea hartuz Etxeberriako San Agustin elizara iritsiko gara. XI-XII. mendean eraikitzen hasi zen eliza da hau. Gaur eguneko eraikina zaharragoa da XVI. mendekoa. Elizpean San Martin kapera eta Durangoko kondeen hondar momifikatuak dituzten sarkofagoak daude. Bestalde, elizaren barruan erretaula platereskoa, horma irudiak eta estilo erromanikodun zenbait harlanduz, denak XII. mendekoak.

12-Foto-del-dia 082 800txikia

 Amaitzeko, eskualdeko hiribildurik ederrenetarikoan bukatuko dugu irtenaldia, Elorrion, hain zuzen ere. Merezi du ikustea Sortzez Garbiaren eliza XV-XVI; Igartza Jauregia (XVII); Arabio Jauregia (XVI); Arriola Jauregia (XVII); Tola-Urkizu Jauregia (XVII); Kurutziaga (XVI); Santa Ana komentua (XVII) eta Kurutzea (XVI), besteak beste. Elorrioko hiribildua, alde zaharra bera da monumentu itzela. Ibilbidearen bukaeran, Elorrioko tabernetan giro jatorrean pintxoak eta edariak dasta ditzakegu. Baita ere herriko edozein jatetxean bertako produktuez eginda bazkari ederraz goza dezakegu.

Ondo ibili eta On egin!

Merioaren Ibilbidea Durangaldean

Ruta del Merino

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia