Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Atxarte Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Abadiñoko Mendiola auzoan dagoen Abaunza baserrian ekoizten dena artisau metodoak erabiliz.

Alicia Monedero eta Patxi Solanak ekoizturiko Idiazabal gazta da.

Latxa eta Karrantzako ardien esne gordinakaz egiten dan gazta da Idiazabal, Euskal Herriko mendialdeko artzainek antzinatik egiten dute gazta mota hau.

Atxarte Idiazabal gazta txuria da, keztatu gabekoa. Usain eta zapore biziak ditu. Usaina bereizgarria da eta zaporea garbia, oroitzapen sendoak uzten dituen gazta da.

Erosi produktua gure dendan

Ekoizlearen fitxa

Mendraka Txakolina Bizkaiko Txakolina txuria da. Elorrioko Mendraka auzoan dagoen Elizalde upategian ekoizten den txakolina. Mendraka Txakolina ekoizteko Hondarrabi zuri zerratu mahatsa erabiltzen da. Mendi nekazaritza estiloan ekoizturiko produktua da Mendraka Txakolina, Elizalde upategiko mahastiak 300 metro gorako landetan baitaude. Bertan egotea Mendraka Txakolinari zapore berezia ematen dio.

Mendraka Txakolina ardo txuri gaztea da, eta kolore hori berdexka du. Sudurrean usain bizia eta freskoa du. Dituen usainak fruta txuriak ekartzen ditu gogora, sagarra eta udarea, esaterako. Hauetaz gain, zitrikoen eta lore txurien ikutuak ditu. Ahoan dastatzerakoan glizerikoa da. Txakolina berez duen azidotasuna antzematen da. Bukaeran, ahoan mingots ikutu arina antzemango dugu, freskotasun handiarekin batera, Hondarrabi Zuri mahatsaren ezaugarriak.

Artisau teknikak eta teknologia berriak uztartuz ekoizten den txakolina da hau. Gustu eta kontu handiz ekoizturiko produktua. Arrainak eta itsaskiak laguntzeko produktu egokia.

Erosi produktua gure dendan

Ekoizlearen fitxa

Mallabiako Mañeko-Azpi gozogintza enpresak artisau teknikaz etxeko txokolatezko plumcakea egiten ditu. Plumcake honen osagarriak azukrea, arrautzak, olioa, irina, legamia, txokolatea eta fruitu lehorrak dira.

Mañeko-Azpi Gozogintza familia lantegi txikia da. Gozoak egiteko artisau teknikak erabiltzen dituzte. Euren aurrekoen errezetak eguneratuz, betiko zaporeak berreskuratu dituzte era askotako gozoak prestatzeko.

Mañeko-Azpin plumcakeaz gain, erroskilak, kokoz egindako pasteltxoak, magdalenak, euskal pastelak, txokolatezko pastelak, arroz-pastela, sagar-tarta, Santiago-tarta, bizkotxoak,  txintxortak, teilak, eta txokolatezko trufak, besteak beste.

Ekoizlearen fitxa

www.hotelruralmane.com

Arditxo Beltz ardi gazta krematsu freskoa da, erraz jatekoa, suabe-suabea. Abadiñoko Atxarte Gaztandegiak ekoizten du Arditxo Beltz gazta krematsua. Mendiola Abadiñoko Abaunza baserrian dagoen Atxarte Gazta gaztandegian artzai gazta ekoizten dute Patxi Solana artzainak eta Alicia Monedero gaztagileak.

Arditxo Beltz artzai gazta da. Bildotsak jaiotzen direnetik gazta merkatuan saldu arte, Aliciak eta Patxik prozesu guztia kontrolatzen eta lantzen dute. Euren ardiak larrean hasitakoak dira. Kortan denbora justua igarotzen dute. Aukera txikiena aprobetxatzen dute Patxik eta Aliziak ardiak landara ateratzeko. Udaberritik aurrera, Alluitz eta Aitz-Txiki mendiaren magaletara bazkatzera eramaten dituzte.

Erosi produktua gure dendan

Ekoizlearen fitxa

Trazola Bizkaiko Txakolina Iurretako Trazaola baserrian ekoizten den txakolina da. Ustiapen txikia, familia artekoa da upategia.

Trazola Bizkaiko Txakolina da eta Trazaola baserri inguruko mahastegietatik jasotako mahatsekaz egindako txakolina dugu. Artisau teknikaz ekoizturiko produktua da, etxerako bezala, maitasun guztiaz egindakoa.

Iurretako Trazaola baserrian aurrekoengandik jaso dute etxean txakolina egiteko ezagutza.  Trazola txakolina kolore horia du, garraztasun puntu arina, usain bizia eta fruta-gustukoa du. Edari naturala eta freskoa da.

Trazaola baserriko landa inguruan txakolina mahastiak dituzte. Udazkenean mahatsa bildu egiten dute. Ondoren, mahatsa prentsatu eta muztioa lortzen dute. Muztioa kupeletan sartu eta honen hartzidura prozesua zainduz lortzen dute txakolina. Txakolina prest denean, botilaratu egiten da. Ordutik aurrera txakolina prest izaten da edateko, edozein errezetaz lagunduta. Arrainez osaturiko platerak laguntzeko aproposa da.

Bizkaiko Txakolina egiten duten ekoizleek bertako Ondarrabi zuri mahatsa erabiltzen dute gehien bat.  Horrela, bertoko mahastiak mantentzen dituzte, baserri inguruko landak zaintzen dituzte, eta gainera gure ingurumena aberasten dute.

Erosi produktua gure dendan

Ekoizlearen fitxa

Trazola Bizkaiko Sagardoa da. Iurretako Trazaola baserrian ekoizturiko produktua, Bizkaiko sagarregaz soilik egindakoa. Artisau teknikaz ekoizturiko produktua da, etxerako bezala, mimo guztiarekin. Trazola Sagardoa ekoizteko gehienbat etxeko sagarrak erabiltzen dituzte Isasitarrek. Ekoizpena osatzeko Bizkaiko sagarrak bakarrik erabiltzen dituzte.

Iurretako Trazaola baserrian belaunaldiz belaunaldi jaso dute etxeko sagardoa egiteko jakintza. Trazola Bizkaiko Sagardoa alkohol gutxiko edaria da, edozein platerrekin edateko egokia. Isasi sagardoak kolore hori berdexka du, garraztasun puntu arina, usain bizia eta fruta-gustukoa du. Edari naturala eta freskoa. 

Trazaola baserriko landa inguruak sagarrondoak beterik daude. Udaberrian loretzen dira eta irailean eskuz jasotzen dira sagarrak. Hauek tolarean zapaldu eta sagar muztioa lortzen da. Ondoren, muztioa kupeletan sartzen dute. Muztioarem hartziduraz lortzen da sagardoa. Sagardoa prest denean, botilaratu egiten da. Momentu honetik aurrera, sagardoa prest izaten dugu erosi eta edateko.

Bizkaiko Sagardoa egiten duten ekoizleek bertako sagarrak erabiltzen dituzte. Horrela, Bizkaiko sagarrondoak mantentzen dituzte, baserri ingurua zaintzen eta bide batez, ingurumena aberasten dute.

Erosi produktua gure dendan

Ekoizlearen fitxa

ftp:// Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko @pruebas.merkatu.com/urkiola/plugins/editors

Jose Antonio Bilbaoren Axpe sagardotegian goza dezakegu eskualdeko sagarrondoek emandako fruituetatik ateratako zuku eder hau. Tradizio handiko edaria dugu honako sagardo hau eskualdean Jose Antonio familiako hirugarren belaunaldia baitugu sagardoa ekoizten.

Erosi produktua gure dendan

Jose Antonio Bilbao Axpe

Sonia Isasi Iurretako nekazari gaztea da. Trazaola baserrian dituen intxaurrondoetan intxaur ederrak hazten dituzte. Bertako intxaur txikiak eta zaporetsuak dira.

Isasitarren intxaurrak fama handia dute euren kalitateagatik. 

Ekoizlearen fitxa

Sonia Isasik Iurretako Trazaola baserriko lurretan fama handiko indaba gorriak ekoizten ditu.

Soniaren barazkiak eta frutak etxekoak, naturalak eta beti freskoak dira. Heldutasun une egokian jasotakoak, eta zuzenean azokara eramandakoak. Baserritik azokara, garaian garaiko produktuak eskainiz: intxaurrak, kiwiak, kakiak, marrubiak, mota askotariko sagarrak, indaba gorriak, ilarrak, azak, azaloreak, brokolia, piperrak, artoa, porruak, letxugak, besteak beste. Barazki guztiak dira bezeroen artean preziatuak, baina Isasitarren indabak eta intxaurrak, sona berezia dute eskualdean.

Trazaola baserrian Trazola Txakolina eta Trazola Sagardoa ekoizten dira baita ere. Trazola Txakolina eta Trazola Sagardoa etxean hazitako mahats eta sagarrekin ekoizten da, gehien bat. Euren txakolina eta sagardoa ekoizteko Bizkaiko produktua erabiltzen dute soilik. Azokara joaten direnean barazkiak, frutak, etxeko sagardoa zein txakolina izaten dute Isasitarren postuan salgai.

Ekoizlearen fitxa

Txori Errota Idiazabal gazta artzai gazta da. Urkiolako Amaitermin auzoan Pedro Martin Unzalu eta Eli Ingunza artzaiek artisau teknikak erabiliz euren gaztandegian ekoizturiko gazta.

Pedro Martin Unzaluk eta Eli Ingunzak Txori Errota Idiazabal jatorri-izendapena duten artzai gaztak ekoizten dituzte. Eli eta Pedro Martin bokazioz artzaiak dira eta artisau-produkzioaren prozesu guztia lantzen dute. Txori-Errota gazta kalitate handiko gazta  da, Urkiolako Natur Parkearen inguruan hazitako ardien esneagaz ekoizturikoa.

Txori Errota gaztaren berezitasuna da, bildotsa jaiotzen denetik gazta egiten den arte  artzaiek produktua  zaintzen dutela: ardiak zaindu, esnea batu, gaixo daudenean zaindu, erditzeak kontrolatu, kumeak babestu, eurekin mendian egon eta abar. Ondoren, Eli eta Pedro artzaiek Idiazabal gazta ederra ekoizten dute, mimo guztiaz.

Txori-Errota Idiazabal gazta salmenta zuzenean saltzen dute euren baserrian; baita merkatu eta azoka desberdinetan ere.

Erosi produktua gure dendan

Ekoizlearen fitxa

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Bukaera >>
1 orrialdea 5-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Produktuak

Produktua

Ekoizlea

Tokia

Buletina

Eguraldia