Irasagar eta gatzatu kopa

Errezeta erreza eta gozoa. Etxean ditugun osagaiekin prestatzeko aukera ematen diguna. Gatzaturik edo mamirik ez badu etxean, garaia ez delako,  gatzatuaren ordez jogurt naturala erabili ahal dugu. Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarraren errezeta dugu hau, Garaiko Otea-Loran Elkartean eskainitako gastronomia ikastaroan erakutsitakoa. Animatu zaitezte prestatzen. Erreza eta merkea da.

Osagarriak

  • 400 gr. irasagar
  • 150 gr esne-gaina
  • Errege sagar konpota 200 gr.
  • Gatzagia
  • Ardi esnea litro 1
  • Milalore eztia

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 30 minutu
  • Anoak 10



Pausuak

  • 1. Irasagar krema lortzeko, irasagarra kubotan zatituko dugu eta esne-gainarekin nahastuko dugu irabiagailuaz.
  • 2. Kopa prestatzeko, lehenik ezti koilarakada txiki bat jarri oinarrian. Gainean, 2 kolilarakada irasagar eta esne-gainagaz lortutako krema gehietu, eta beste bi koilarakada errege sagar konpota.
  • 3. Hau guztiaren gainean 38ÂșC tan berotutako ardi esnea bota, eta segiduan esneari lau tanta gatzagi bota kopa bakoitzean. Ezinbestekoa da pare bat minututan ardi esnea duten kopak ez mugitzerik ezta ikutzerik ere, bestela gatzatua egiteko prozesua eten egiten da.
  • 4. Esnea hozten denerako gatzatua eginda egongo da. Kopa bukatzeko gerezi pikota bategaz apaindu. Kopak hozkailuan sartu, postrea hoztu eta zerbitzatu.

Argazki galeria