Pistoa, barazki nahasketa

Pistoa barazkiekin egiten den barazki nahastea da. Benetan erraza, merkea eta gozoa. Bakarrik, arrautzekaz edota beste edozein platerraren lagungarri bezala. Gure baserrietako barazkiekaz burutuko dugun errezeta ederra.

Errezeta: Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarra.

Osagarriak

  • 3 tipula
  • 6 tomate gorri txiki
  • Piper gorri 1
  • Piper verde 2
  • 2 kalabazin
  • Oliba olioa
  • Gatza

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 35 minutu
  • Anoak 8 lagunentzat



Pausuak

  • 1. 
    Piperrak, kalabazinak, eta tipulak ondo garbitu, zuritu eta kubo txikietan barazkiak zatitu.
  • 2. 
    Beste alde batetik, tomate heldutako tomate gorri txikiei azala eta haziak kendu. Azala kentzeko ur irakinean tomateak galdarraztatu, eskaldatu. Ondoren, tomateak kubotxoetan ondo zatitu.
  • 3. 
    Lapiko batean oliba olioa jarri, 8 koilarakada. Olioa epeltzen denean txikituriko tipula eta piperrak gaineratu. Astiro-astiro, su txikian barazkiak sueztitu. Noizean behin, koilararekin barazkiak eragin.
  • 4. 
    Poliki-poliki tipula eta piperrak eginda direnean, tipula kolore gardena duenean, orduan txikituriko tomateak eta kalabazinak gainaratu. Jarraitu guztia astiro sueztitzen eta koilararekin eragiten. Norberaren gustura gatzaz ondu.
  • 5. 
    Minutu batzuk utziko dugu egiten astiro, su baxuan, barazkiak gozatzen eta eztitzen. Koilararekin noizean behin eragin. Barazki guztiak bigun eta mela direnean, prest izango dugu gure pisto ederra. Pistoa eginda dagoenean, soberan duen olioa kentzea garrantzitsua da.
  • 6. 
    Pistoa ondo xukatu eta gero, prest izango dugu arrautza nahasiekin jateko, edo ganba batzuekin, zein edozein plateren osagarri bezala aurkezteko. Pistoa bakailaua Club Ranero erara egiteko erabiltzen da baita ere. On egin!

Argazki galeria