Pastel-kremadun hostopilak

Pastel-kremadun hostopila gozoki erraza da oso prestatzen eta benetan gozoa postre modura. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldariak eskaini zigun Garaiko Otea-Loran elkartearen sukaldaritza ikastaroan. Animatu zaitez prestatzera. On Egin!

Osagarriak

  • Hotopil orea izoztua 500 gr
  • Irina
  • Arrabola
  • Gurina
  • Arrautza bat

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 30 minutu
  • Anoak 8 lagunentzako



Pausuak

  • 1. 
    Hostopil orea izoztuta landu aurretik, hozkailutik aterako dugu.  Biguntzen denean arrabolarekin ondo lisatuko dugu. Hostopil orea lantzeko, lan egingo dugun azala irinez ondo irineztatuko dugu, orea azalean edo mahaian itsatsi ez dadin.
  • 2. 
    Arrabolarekin orea ondo luzatu eta gero, orearen izkinak moztuko ditugu orea labean modu errazean puztu dadin. Orea zatituko dugu gure gustura. Labean sartzeko prest dugunean labeko erretiluan jarrita, hostopil zatiak irabiatutako arrautz batekin margoztuko dugu. Arrautza irabiatua oreari pintzel batekin jarriko diogu.
  • 3. 
    Hostopil orea labean egiteko, labea aldez aurretik berotuko dugu 200 gradutara. Hostopilan labe beroan, 200ºtara 18 minutu beharko ditu egiteko eta kolore marroi ederra hartzeko.
  • 4. 
    Ondoren, labetik aterako dugu. Plater edo erretilu batean jarriko dugu. Hostopila hozten denean, nahi dugunarekin bete ahal dugu. Kasu honetan, pastel-kremarekin beteko dugu. Pastel-kremaren errezeta Oiz Eginen errezeten sailan duzu baita ere. On egin eta gozatu pastela!

Argazki galeria