Pastel-krema

Gozogintzan oso erabilia den krema gozoa da hau: pastel-krema. Modu errezean prestatzera erakutsiko digu errezeta honek. Errezeta hau Juantxu Larruzea sukaldariak eskainitakoa da, Garaiko Otea-Loran elkartearen sukaldaritza ikastaroan. Gozoa benetan maisuaren errezeta. On Egin!

Osagarriak

  • 2 litro esne
  • Kanela-zotz bat
  • Limoi-azal zati 3
  • 4 arrautz osorik
  • 200 gr azukre
  • Koilarakada bat arto-irin txuria
  • 2 koilarakada irin

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 30 minutos
  • Anoak 15 raciones



Pausuak

  • 1. 
    Esnea egosten jarri lapiko handi batean kanela-zotzaz eta limoi-azal zati hirurerkin batera.
  • 2. 
    Ontzi batean arrautzak, irina, arto-irina, eta azukrea ondo nahastuko eta irabiatuko ditugu guztia  krema batean ondo bat egin arte. Nahasketa ondo irabiatzeko eskuko hagatxoa erabiliko dugu.
  • 3. 
    Lapikoan dagoen esnea irakiten hasten denean, kanela-zotza eta limoi azalak atera. Lapikoaren sua itzali eta astiro-astiro joan gaineratzen egindako nahasketa: irina, arto-irina, arrautzak eta azukrea duena. Krema hau esneari gaineratzen diogun bitartean, hagatxoarekin guztia geratu gabe irabiatuko eta nahastuko dugu, krema guztia osatu arte.
  • 4. 
    Lapikoa sutik atera, eta irabiatzen jarraituko dugu. Behin pastel-krema egin dagoenean, hozten utziko dugu erabili aurretik. Hozten denean, hozkailuan mantenduko dugu.

Argazki galeria