Saltsa espainiarra

Juantxu Larruzea Maisu-sukaldariak prestatutako saltsa bikain zein gozoa. Erabilera anitzak ditu saltsa honek, esaterako:

Hanburgesak, haragi-bola frijituak, edo arrain-solomo frijituak (atuna, hegaluzea, xapoa, oilarra, eta abar) aurkeztu ahal izango ditugu saltsa honetan.

Osagarriak

  • 2 Kipula
  • 2 Azenario
  • 6 Berakatz ale
  • 2 Piper txorizero
  • Porru 1
  • Baso erdi tomate frijitua edo naturala
  • salda, ura edo Starlux
  • 2 t √©rdi goilarakada irin
  • Gatza
  • Olio begetala(girasol)

  • Zailtasuna Erreza
  • Denbora Ordu bat
  • Anoak 12



Pausuak

  • 1. Eltze handi batean zorrotada on bat olio eta aldez aurretik ondo garbituta ditugun ortuariak zatituta jarriko ditugu . Su bizian eztitzen edukiko ditugu baina erre puntua hartu gabe.
  • 2. 
    Bitartean tomate frijitua edo naturala bota ahal diogu nahiezkero gatz apur batekin. Behin ortuariak eztituta, irina botako dugu eta minutu pare batez sutan eduki ondoren gutxinaka-gutxinaka salda botako diogu.


  • 3. Suaren indarra guztiz apaldu, eltzea tapatu eta erregosten utziko ditugu barazkiak, xamur-xamur gelditu arte. 45-60 bat minutu beharko ditugu. Nahastura irabiagailutik eta iragazki mehe batetik pasa eta gatz-puntua zuzenduko dugu, behar izanez gero. Saltsa lodiegi badago, ur pixkat bat erantsiko dugu arintzeko.

  • 4. 

Argazki galeria