Mazedonia eztiarekin

Fruta jateko era erraza duzu hau. Limoia eta eztia oso egokiak dira, udara aldean, eztarria babestuta mantentzeko.

On Egin!

Osagarriak

  • Bi sagar
  • Bi makatz
  • 2 dozena inguru mugurdi ale
  • Limoi bat
  • Bi koilarakada ezti gordina

  • Zailtasuna Erreza.
  • Denbora 30 min
  • Anoak 4 lagunentzat



Pausuak

  • 1. 
    Zerbitzatu aurretik oso erraz egiten den postre freskagarria: Baso erdi uretan limoi ura eta eztia jarri, koilara batekin nahastu eztia urtu arte.
  • 2. 
    Horrela sortzen den zukua hartzea dugu frutarik gabe ere, freskagarri modura. Garbitu fruta eta txikitu azala eta guzti.
  • 3. 
    Katiluetan zerbitzatzerakoan banatu fruta eta zukua gainetik bota. Bukatzeko mugurdi aleak jarri gainean apaingarri gozoa bezala.