Juantxu Larruzea

Juantxu Larruzea sukaldaria eta gastronomian maisua Juantxu Larruzea sukaldaria eta gastronomian maisua Oiz Egin

Juantxu Larruzea Bizkaiko sukaldarien artean maisua da. Gaur egun merezitako erretiroa hartu duen arren, oraindik ere sukaldaritza ikastaroak ematen eta sukaldetako saltsetan bustita dabil zorionez.

Juantxu Larruzea Zornotzako Txosna baserria jaio zen. Aita hargina zuen arren, berak sukaldean ikasi nahi zuela gaztetatik jakin zuen. Maria Unzetaren eskutik Amorebieta-Etxanoko El Cojo jatetxean ikasi zituen lehenengo ikasgaiak gastronomia munduan, 14 urte besterik ez zituela.

Urte batzuk igaro ondoren, 17 urtegaz itsasora egin zuen Juantxuk. Bi urte gogor egin zituen Juantxuk Terranovako bakailau itsasontzi batean sukaldari. Itsaso zabalean bapore erraldoia kulunkatzen zen bitartean, Juantxuk sekulako lapikokoak prestatzen zien sufritutako marinelei.

Euskal Herrira itzuli zenean, itsasoko bizitza gogorra alde batera utzita, Juantxuk Garaiko Herriko Etxean beste bi urte eman zituen sukaldari lanean, gero 15 urte Durangoko Juego Bolos Jatetxean.

Ondoren, Madrilera joan zen eta bertan 4 urtez egon zen José Luis jatetxe famatuan.

Garai batean ere, sasoi bikoitza egiten zuen Juantxuk, udan Donostiako Avenida Clubean eta neguan Hotel Formigalean.

1987an etxera itzuli zen Juantxu eta Autzaganen kokatu zuen bere jatetxe kuttuna, Gernikako bidean.

Euskal Gastronomia tradizionala betidanik maisutasunez landu du Juantxuk. Bere karta eta menuetan arrakasta handien izan zuten platerak entsaladak, ehiza eta arrainak. Fama handia izan zuten beti Juantxu Jatetxean eperra eskabetxean; eperra barazkiegaz; bakailau entsalada; zerbaren orri-mami beteak; bakailua pil-pil saltsan edo bizkaitar saltsan maisuki prestatzen ditu Juantxuk. Gainera, ehizaki platerak zoragarriak prestatu ditu Juantxuk beti: eperrak, galeperrak, pagausoak saltsan, birigarroak edota erbiak.

Gozokiek sona handia izan zuten Juantxuren jatetxeetan baita ere. Etxekoak eta gozoak beti: etxeko mantekaduak, izozkiak, torradak albertxiko marmeladaz lagunduta, budinak, eta nola ez, hostore hoditxoak pastel-kremaz betetakoak.

Maisuen artean maisu Juantxu Larruzea Bizkaiko eta Euskal Herriko sukaldari handia dugu.

juantxu curso cocina garai 2011 2 txikia

Garai bateko Juantxu Jatetxea orain Gu geu Jatetxea izena du. 2010ean Alberto Vélez eta Mónica Pujanak hartu zuten.

Gu geu Jatetxea

Ernatze auzoa, z/g

Amorebieta-Etxano 48348

Bizkaia

Telefonoa: 94 673 26 50

Web gunea: www.gugeu.com

Argazki galeria

Gora joan