Intxaursaltsa

Intxaursaltsa Gabon sasoiko gure baserrietako postrea zen. Etxean zeuden osagaiekaz egiten zen: intxaurrak, esnea, azukrea... Oraindik ere Durangaldea eta Lea-Artibaiko hainbat etxeetan Gabonetan intxaursaltsa prestatu eta jateko ohitura dute. Hona hemen Juantxu Larruzearen errezeta borobila.

Intxaursaltsa egitea ez da zaila, baina zaintza eta kontu handia eskatzen duten postrea dugu. Dena den, animatu prestatzen eta Gabonetan errepikatuko dozu.

Osagarriak

  • 3 kilo intxaur azal eta guzti
  • 3,5 litro esne
  • 450 gr. azukre-hauts
  • 2 kanela-zotz
  • Limoi baten azala

  • Zailtasuna Ertaina
  • Denbora Ordu eta laurden
  • Anoak 18 raciones



Pausuak

  • 1. 
    Lehenik eta behin, 3 kilo intxaurrak zurituko ditugu. Gutxi gorabehera kilo bat intxaur garbi geratuko zaizkigu. Intxaurrak ahal dugun gehien xehetuko ditugu. Kafea ehotzeko makina lagungarria izango dugu lan honetarako.
  • 2. Esnea lapiko handi batean sutan berotzen jarri. Berotzen hasten deneanĀ  kanela-zotzak eta limoiaren azala gehitu esneari. Azukre-hautsa bota esneari eta koilara bategaz bueltaka eragin geratu gabe.
  • 3. Ondoren, esnea irakite-puntuan denean apurka-apurka intxaur-hautsa botatzen hasiko gara. Une honetatik aurrera intxaursaltsa oso bero mantenduko dugu, koilaragaz eragiten beti geratu gabe, baina ez diogu sekula irakiten utziko. Intxaursaltsa irakiten badu, mindu egiten baita.

  • 4. 
    Pazientzia eta kontu handia eskatzen duen postrea dugu hau.
    Gutxienez 45 minutu aritu gara intxaursaltsa loditu arte. Orduan, sutik kendu eta atseden hartzen utziko dugu.

Argazki galeria