Hegaluzea tomateagaz

Uda sasoia iristearekin batera hegaluzea eta atuna jateko garaia dator. Hona hemen Juantxu Larruzea sukaldariak gomendatutako errezeta erraza eta gozoa.

Garaiko gastronomia ikastaroan ikasitako errezeta 2011ko abenduan, Garaiko Otea-Loran txokoan.

Animatu prestatzen!.

Osagarriak

  • Hegaluze kilo bat
  • Etxeko tomate saltsa
  • Gatza
  • Olioa
  • Irina
  • Arrautza

  • Zailtasuna Erraza
  • Denbora 20 minutu
  • Anoak 4 lagunentzako



Pausuak

  • 1. 
    Hegaluzea zatitan moztu eta garbi-garbi paratuko dogu. Zartai batean olioa berotu. Hegaluzea arrautza-hirinetan pasa eta arin frijitu. Puntuan.
  • 2. 
    Frijitutako hegaluzea lapiko handi batera pasa eta tomate saltsa apurka-apurka gaineratzen joan. Su txikitan egosten eduki bost minututan eta mahaira zerbitzatzeko prest. Zoragarria.