Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Hasiera

logooiz

www.oizegin.com web orria Durangaldea eta Lea-Artibai Bizkaiko eskualdeak sustatzeko helburuagaz sortu zen egitasmoa da. Gastronomia ardatz harturik, gure baserriko produktuak, ekoizleak, ohiko gastronomia, bertoko sukaldariak eta ondarea  ezagutzera eman nahi ditu web guneak. www.oizegin.com egitasmoa Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteek sortu dute, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako hainbat eragileen laguntzagaz.

Bertako produktuen, ekoizleen, eta sukaldarien leiho elektronikoa izateaz gain, euren arteko loturak eta harremanak sustatzeko tresna izan nahi du. Durangaldea zein Lea-Artibai eskualdeetan kalitate goreneko baserriko produktuak ekoizten dituzten ekoizleak ditugu. www.oizegin.com  proiektuak ekoizleek erabiltzaileengana gerturatu nahi ditu. Alde batetik, merkatuetako salmenta zuzena sustatuz. Bestetik, Internet bidezko salmenta egiteko aukera emanez.

Gure atari web honetan bi eskualdeetako ekoizleak topatuko dituzu. Hauek gertutik  ezagutuz, euren lan eskerga balorean jarriko dugu. Bidez batez, baserriko produktu zoragarriak sustatzen eta saltzen lagunduko dugu. Oiz Egin web orriaren Denda atalean, bertako nekazaritza elikagaien produktu ugari izango baititugu salgai, Internet bidez.

Durangaldean eta Lea-Artibain maila handiko sukaldariak ditugu. www.oizegin.com orrian bertako sukaldariak ere gertutik ezagutzeko parada izango duzu. Batez ere, bertako produktuak sarri erabiltzeko ohitura eta konpromisoa dutenak.

Bertako sukaldariek hainbat errezetak plazaratu dituzte web gune honetan. Gure orrian nabigatzen jarraitu eta topatuko dituzu. Baina sukaldariei ez ezik, Durangaldea eta Lea-Artibaiko bizilagunoi gonbitea luzatzen dizuegu zuen etxe eta baserrietako errezetak www.oizegin.com gunera bidal ditzazuen. Dagoeneko, Durangaldea eta Lea-Artibaiko bizilagun ugarik euren errezetak bidali dizkigute. Errezeten atalean hauek irakurtzeko aukera izango duzu, baita zure errezeten ekarpena egiteko Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidean.

Honetaz gain, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeek euren baitan gordetzen duten ondare paregabea bertako herritarrei zein bisitariei erakutsi nahi diegu.  www.oizegin.com web atariak bertako turismoa garatzen lagundu  nahi du, baita ere. Durangaldea eta Lea-Artibai gutxi ezagutzen diren paradisu ederrak baitira. 

Finean, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualde bizkaitarrek Internet sarean merezi duten tokia eskaini gura diegu.

Ekoizle, sukaldari, bizilagun, bisitari eta Internet bidezko nabigatzaile orok,  gonbidatuta zaudete www.oizegin.com guneaz bat egiteko; baita bisitak, gomendioak, errezetak, albisteak eta era guztietako ekarpenak proposatzeko honako hau web gune aberatsa izan dadin.

Besterik barik, ongi etorri www.oizegin.com atarira, eta burutuko duzun bisitan...

On egin!.

Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak

logooiz

Agenda

Abuztua 2017
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina

Eguraldia