Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Bakailao kroketak

Kroketen errezeta gure etxeetako betiko errezeta da. Janari merkea, xumea baina goxo-goxoa. Sukaldari bakoitzak isilean gordetzen du kroketen errezetaren gakoa. Hona hemen Juantxu Larruzearen errezeta. Durangaldean eta Lea-Artibain oso preziatuak dira oraindik ere betiko kroketak eta frijituak. On egin.

Osagarriak

• 2 litro esne
• 160gr irin
• Olioa. Baso bete.
• Kipula 1 eta erdi
• 350gr bakailo
• Irina
• Ogi birrindua
• Esnea
• Oliba olioa

• Zailtasuna Erreza
• Denbora 30min
• Anoak 50 Kroketa

Pausuak

• 1.
Lehenbizi esnea egosi behar dugu bexamelak pikorrik ez izateko.
• 2.
Ondoren kipula erdi egosi behar dugu su motelean.
• 3.
Bexamela egiteko ez dugu gurinik erabiliko olioa baizik. Osasungarriagoa da oliotan egitea eta diferentzia ez apenas igartzen.
• 4.
Bexamela eginda dagoela  labeko edo beirazko erretilu bat olioz zipristindu eta orea bertara botako dugu hozteko prosezua hasi dadin.
• 5.
Erabiliko dugun irin kantitatearentzat baso bete olio erabiliko dugu. Astiro-astiro botako diogu irina olioari eta kipula erdi egosiari bexamela egiteko. Tartean bakailoa zati txikitan geituko diogu zaporea eman diezaion.
• 6.
Orea ondo hoztuta denean, kroketak biltzeari ekingo diogu. Hiru erretilutan irina, esnea eta ogi birrindua jarriko ditugu. Kroketa orearen zatitxoak hartu, forma eman eta bilduko ditugu. Lehenik irinetik pasako ditugu, gero esnetik eta azkenik ogi birrinduaz. Ondoren, olio berodun zartaian frijituko ditugu.
• 7.
Beste errezeta batzuek kroketak biltzeko irinetik, arrautzetik eta ogi birrinduez pasatzea erakusten dute.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia