Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ostirala, 2018ko Abenduaren 21(e)an 11:53

GR229 Mikeldi ibilbidea mantentzeko kontratazioa

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak GR-229 Mikeldi ibilbidearen mantenua bermatzearen aldeko apustuari jarraiki, pertsona fisiko edo juridiko bat kontratatzeko xedez lehiaketa bat abiarazi du 2019an ibilbidearen zainketa eta mantentze lanak burutzeko. Ibilbide hau 5 etapatan banatzen da, guztira 86 kilometroko luzera du eta Durangaldeko hainbat baserri auzo zeharkatzen ditu.

Esleipenean aukeratua izango den pertsonaren edo enpresaren betekizunak honakoak izango dira: ibilbidea garbi mantendu, ibilbidearen seinaleak margotu eta seinale bertikalen egoeraren berri eman. Bestalde, ibilbidearen inguruan topatuko dituen edozein gertakariren edo intzidentziaren berri eman beharko dio Urkiola LGAri.

Kontratuak zerbitzuen alokairuaren izaera izango du eta urtebeteko iraupena izango du.

Esleitzeko puntuaketaren irizpideei dagokionez, honakoak baloratuko dira, besteak beste: prezioa, adina (31 urte baino gutxiago), sexua (emakumea izatea) eta enpresa lehiakidea pertsona-bakarrekoa, mikroenpresa edo autonomoa izatea.

Parte hartu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek beren proposamenak 2019ko urtarrilaren 18a baino lehenago (14:00) aurkeztu beharko dituzte Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen bulegoan (Margarita Maturana, 7- Berriz) edota Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbide elektronikoaren bitartez. 

Informazio gehiagorako eta Esleipenaren Plegua eskatzeko kontaktuak: 

Tel: 946203611

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Informazioa www.oizegin.com  eta durangaldea.eu topatu ahalko dute interesdunek. Bai eta Urkiola LGAren sare sozialen profiletan.

Asteazkena, 2017ko Urriaren 11(e)an 12:48

Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia zapatuan

 LEA-ARTIBAIKO URRIKO AZOKA NAGUSIA 2017

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen eta Lea-Artibaiko udalerrien eskutik, Markina-Xemeinen XXXV. Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia  ospatuko da datorren urriaren 14an. Lea-Artibaiko eskualdean urtean antolatzen den Abeltzain eta Nekazal Azoka garrantzitsuena dugu honako azoka hau. Aurten giro jator eta herrikoia izango da nagusi berriro ere Markina-Xemeingo kaleetan azoka hau Lea-Artibaiko baserritar zein bizilagunentzat ospakizun gune eta adiskideen topaleku aparta izaten da.

Urriak 14an Markina-Xemeinera gerturako diren azokazalek Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera izango dute. Ekoizleak euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren berri emango diete erosleei aurrez aurre. Markina-Xemeingo Urriko azokan erosgai egongo diren produktuak barazkiak, frutak, Idiazabal gazta, eztia, baserriko ogia, baserriko gozoak, arrain kontserbak, sagardoa, txerrikiak, ahatekiak, olioa, txakolina, eta barazki kontserbak, izango dira  besteak beste.

Aurtengo urtean, Urriko Azokan Euskal Herriko Blond/Akitania arrazako Euskadi Txapelketa ospatuko da. Guztira Erkidegoko 7 abeltzain izango dira eta 107 abelburu lehiatuko dira atal ezberdinetan.

Bestalde, eskualdeko abeltzainek euren ganadu buruak erakusgai izango dituzte animalien gunean.

Behi, idi, zaldi eta ardiez gain, bertatik bertara Euskal Herriko arrazetako hainbat abereen erakustaldia izango da.

Azokak izango dituen gune desberdinetan gainera, artisau produktuak eta baserri tresnak salgai eta erakusgai izango dira.

Aurtengoan bigarren urtez jarraian karmengo plazan motozerrarekin egur eskulturak egingo dituen aditu bat izango da. Ondoren motozerren lehiaketa bat ere egingo dute egurrak ebakitzen.

Bertsolarien eta trikitilarien kalejirak eta doinuek giroa alaituko dute azoka guneetan. Andoni Egaña eta Iratxe Ibarra bertsolariek eguerdiko 12:30ak aldera udaletxeko balkoitik kantatuko dute.

Azoka goizeko 10:00tatik arratsaldeko 17:00ak arte izango da zabalik.

Markina-Xemeinera hurbilduko den jendeari gune aproposa prestatu diogu eguna igarotzeko. BBK/Kutxabank Gizarte Ekintzaren Sailak 64 stand jarriko ditu ekoizleek salmenta zuzena egiteko. Guztira 36 dira herrira hurbilduko diren ekoizleak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

 

Horretaz gain, azoka gunean artisauek, baserri tresnen saltzaileak eta elkarte batzuek ere beraien produktuak izango dituzte erakusgai eta salgai.

PLAZAKOLA (gorabide) egoitzako elkartea.

IZARBIDEAN elkartea.

ZABALTZEN-SARTU elkartea.

Aurtengo urtean ere dohaneko kontsigna zerbitzua eskeiniko da Markina-Xemeinera gerturatzen diren azokazaleentzako. Behin erosketak eginda azokaz gozatzeko aukera izango dute beraien erosketez arduratu gabe.

Horretaz gain azokan erosten duten erosleen artean azokako produktuekin otzara bat zozketatuko da. Erosleek euren erosketengatik errifa batzuk jasoko dituzte saltzaileen eskutik eta errifa hauen zozketatik irtengo da irabazlea. Antolakuntza jarriko da Irabazlearekin harremanetan azoka amaitu eta ondorengo egunetan.

Azoka honen antolakuntza aurrera eramateko BFAko Nekazaritza saila, BBK/kutxabank eta Lea-Artibaiko eskualdeko udalerrien diru laguntzak jasotzen ditugu.

Lea-Artibai Landa Garapeneko Alkarteak aipamen berezia egin nahi die antolakuntza aurrera eramateko lan eskerga egiten dute eragile guztiei: Udaletako brigadak, herriko bolondresak aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Informazio honekin batera, Lea-Artibaiko Urriko azoka nagusira etortzeko gonbita helarazi nahi dizuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan dezagun.

Oharra: Antolakuntzak Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbide elektronikoa jarri du martxan bertan nahi duenak azokari buruz idazteko. Hobetzeko asko dugu eta gustura asko jasoko ditugu zuen proposamenak, ekarpenak, ideiak, aldaketak, kezkak...

Edozein zalantza argitzeko Lea-Artibai landa Garapenerako Alkartearekin harremanetan jar zaitez.

Tel: 946203611 Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Asteartea, 2017ko Urriaren 10(e)an 10:01

Asteburu gastronomikoa Markina-Xemeinen

Aurten urriaren bigarren asteburuan Lea-Artibain turismoaz, gastronomiaz eta ondareaz gozatzeko eskaitza zabala izango dugu. Asteburu honetaren eskualdeko ekintza nagusia Lea-Artibaiko Azoka Nagusia izango da, zapatuan urriaren 14an, ohiko Urriko Azoka, nekazaritza eta abeltzaintza azoka nagusia, Markina-Xemeinen antolatzen dena.

 Urriak 14 eta 15arako EGITARAUA

LARUNBATA, URRIAK 14

10:00 Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia: Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka. Azokaren irekiera 10:00 Euskadiko Blond-Akitania Behien Lehiaketari hasiera

11.00-15.00 Animazio eta erakustaldiak

11.30-12.30 Umeen tailerrak Azokaren inguruan, umeei zuzendutako tailerrak: "Osasun ohiturak elikagaiaren inguruan" gaia landuko da. Proiektorearekin marraztu eta sortu zure elikagaien primaidea. Zure menu osasungarrirako bilatu Urriko Azokan elikagaiak eta merkatuko produktuekin osaturiko otzara baten zozketan partehartuko duzu.

12.00 Herriko trikitilarien erromeria kalejira

12.30 Bertsolariak Karmengo plazan

12.30-13.15 TXAKOLI eta IDIAZABAL GAZTAREN KATA MARIDAJEA

Enologo eta Sommelier: Mikel Garaizabal.  TOKIA: Arkupe Abesua Kalea.
HIZKUNTZA: Euskera/castellano. DOHAKO Ekintza. IZENA EMAN BEHAR DA. IZENA EMAN BEHAR DA Klikatu

13.30 Euskadiko Blond-Akitania Behien Lehiaketaren sari banaketa 13.30-14.15 TXAKOLI eta IDIAZABAL GAZTAREN KATA MARIDAJEA. Bigarrengo txanda.

Enologo eta Sommelier: Mikel Garaizabal.  TOKIA: Arkupe Abesua Kalea.
HIZKUNTZA: Euskera/castellano. DOHAKO Ekintza. IZENA EMAN BEHAR DA. KLIKATU

Goiz osoan zehar Azoka gunean, Zelaian Lea-Artibai eta Uribe eskualdetako turismoari eta enpresei buruzko  informazioa eskaintzeko stand-ak egongo dira. Turismo bulego ireki bi hauetan iritzi orria beteko dutenen artean zozketa egingo da.

17.00 Azokaren amaiera

18.30 "Freshcool" dantza, musika eta umorezko ikuskizuna, Tio Teronen Semeen eskutik. Arkupe aurrean eta euria izanez gero Frontoi txikian.

DOMEKA, URRIAK 15

11.30-13.30: MARKINA-XEMEINen zehar eta AXPE Sagardotegira bisita gidatua sagardo katarekin. TOPAGUNEA: Karmengo iturriaren aurrean, Udaletxe aurrean. Hizkuntza: Euskera/Castellano. Dohako Ekintza. Leku mugatua. IZENA EMAN BEHAR DA. KLIKATU

Show Cooking eta Dastaketa: Lea Artibai eta Uribeko (eskualde gonbidatua) produktuekin egindako Show Cooking-a eta degustazioa. TOKIA: Uhagon Kulturgunea. HIZKUNTZA: Euskera/castellano. DOHAKO EKINTZA. IZENA EMAN BEHAR DA. KLIKATU

Bi saio egongo dira

12.00-12.45 Milorria Idiazabal gaztarekin, pistoarekin, Lea Artibaiko marmeladarekin eta Uribeko ernamuinekin.

13.00-13.45Lea Artibaiko itsas-oilasko deritzon teknika, eskualdeko piperrekin

Animatu Lea-Artibai eskualdea bisitatzera datorren asteburuan.

 

 

Osteguna, 2017ko Irailaren 28(e)an 06:49

Lea Ibilbideko Martxaren VII. edizioa

Urriak 7an Lea Ibilbidearen VII. Martxa ospatuko da. Irteera bi izango dira. Ibilbide luzearena Mendexako Marierrotatik 8:15etan. Ibilbide laburrarena Aulestitik goizeko 10:30etan Errekondo parketik. Ibilbidean bi hornidura puntu izango dira. Informazioa jasotzeko eta izen emateak urriaren 2a baino lehen Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidean edo 946844423 telefonoan. Bizkaibus zerbitzua partehartzaileentzat izango da Munitibartik Lekeitiora, 2 orduro.

Osteguna, 2017ko Irailaren 28(e)an 06:31

Udazkena nekazal azokaz blai

Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetan urrian hainbat nekazaritza, abeltzaintza eta artisau azokak antolatzen dira udalerri desberdinetan gure baserriko eta artisautza produktu hoberenak erakusgai eta salgai jartzeko.

Iurretan hasita, urriaren1ean Nekazaritza, Elikagai eta Eskulangintza azokak antolatuko dira.

Durangon, urriak 7an azoka ekologikoa ospatuko da.

Urriak 14an Markina-Xemeinen Lea-Artibaiko Azoka Nagusia antolatuko da, Urriko Azoka Nagusia, hain zuzen ere. Urriko azoka baserriko produktuak, artisautza eta abere arrazen erakusketa bertan izango dira. 

Durangon urriak 21ean, Nekazaritza Azoka ospatuko da.

Azaroak 11an, Ermuan San Martin azokara joateko aukera izango dugu.

Zaldibarren azaroak 19an neguko produktuen salmenta eta erakusketarako azoka.

Animatu gure azokak bisitatzen.

Asteazkena, 2017ko Maiatzaren 10(e)an 10:54

Garagardo Artisauen jaia Mañarian zapatuan

Mañariko Aste Kulturala azoka berri bategaz hasiko dute, maiatzaren 13ko zapatuan. Garagardo artisauen ingurukoa izango da. Artisau, elikadura eta landare azoka dagoeneko ezaguna denez, apustu berri bat egitea eta beste azoka bat egonkortzen saiatzea erabaki du udalak.

Mañariko plazan, garagardoa artisau-eran egiten duten hiru-lau postu egongo dira, 18:00etan hasita: Boga Garagardoak, Txorierri Garagardoak eta Etxeandia Garagardoak baiezkoa eman dute, eta baliteke laugarren bat ere etortzea. Edariari laguntzeko, food-truck edo janari furgoneta bi egongo dira: Sushia salduko du batek, eta bertoko haragiagaz egindako saltxitxa ogitartekoak besteak.

Zuzeneko musikak jai-giroa jarriko du. Arratsaldean Bazter Trio taldeak girotuko du plaza ingurua; ostean, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldearen doinu mexikarren txanda izango da.

Azokarako joan-etorria autoa hartu barik egin gura dutenek badute horretarako aukera. Udalak doako autobusak jarriko ditu Durangoko Madalenatik. Azokara joateko autobusak 18:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan irtengo dira. Bueltarako autobus bi daude, 22:30ean eta 23:30ean.

Beste ekitaldi ugari ere badaude aste kulturalaren barruan. Esaterako, Toti Martinez de Lezeak eta Alberto Iñurrategik hitzaldi bana eskainiko dute maiatzaren 16an eta 17an, hurrenez hurren, liburutegi zaharrean, 19:00etan. Hilaren 18an, haurren herri kirolak izango dira plazan.

Iturria: Mañariko Udala eta www.anboto.org

Asteazkena, 2017ko Maiatzaren 10(e)an 10:06

Ondarroako Antxoaren Eguna zapatuan

Datorren zapatuan, maiatzak 13an Ondarroako Antxoa Egune ospatuko da. Honako ospakizuna antxoaren arrantzaren inguruko jaia da. Pintxoak, jolasak, eta hainbat ekitaldi  egongo dira. Giroa ere betiko lez, paregabea Ondarroako kaleetan. Arrain kontserben salmenta eta arrain kontserbaz eta antxoez egindako pintxo dastaketak.

Informazioa: Ondarroako Turismo Bulegoa: 94 683 19 51 / Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Egun osoko egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak; ekintzak Alde Zaharrean, Alamedan eta Itsasaurre plazan egingo dira.

Egitaraua: Maiatzak 10ean, 19:00etan, Gure arrantzaren etorkizuna lantzen hitzaldia emango du Ondarroa 12 Milia taldeko partaide Leo Belaustegik, Kofradia Zaharrean.

Maiatzak 11ean, Kubako emakumeek euren herrialdeari eta musikari egindako ekarpenei buruzko hitzaldia egongo da Etxelilan, 18:00etan. Ondoren, Jado bikoteak kontzertua eskeiniko du Etxelilan.

Zapatuko egitaraua

Zubi Zaharretik eta Kantoiperaino herriko kultur eta kirol taldeek jarriko dituzten postuak egongo dira, eta bertan elkarte gastronomikoek hainbat eratara prestatutako antxoa pintxoak jarriko dituzte salgai euro batean, 12:00etatik aurrera. Hiru turrun jota hasiko da festa Ondarroan. Herriko tabernek ere antxoa pintxoak salduko dituzte euro batean. Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiak 600 kilo antxoa bideratuko baititu tabernek eta elkarte gastronomikoek lehengaia doan izan dezaten. Guztira 7.000 antxoa pintxo inguru prestatuko dituzte zapatuan.

Antxoa Pintxo Lehiaketa ere egongo da aurten. Apallu, Batzokia, Beikozini, Cantabrico, Kulixka, Torrepe eta Txanpa tabernek hartuko dute parte, eta bakoitzak bere tabernako sukaldean prestatutako pintxoa aurkeztuko du 12:30ean, Alamedan. Irabazlearentzat sariak egongo dira.

13:00etan musika herriko kaleen zehar. Arratsaldean, kirola nagusi: 16:00etan Trainerillen Bizkaiko Txapelketarako sailkapen estropadak jokatuko dira badian, hurrengo egunean leku berean 12:00etan jokatuko den Trainerillen Bizkaiko Txapelketa nork jokatu beharko duen zehazteko.

Aurtengo Zilarrezko Antxoa Arri eta Botx bertsolariek jasoko dute.

Iluntzean, berriz ere musikaz beteko dira Alde Zaharra eta Itsasaurre. 19:30etik aurrera, Agosti eta Barrena eta Joxe Replay taldeek joko dute, eta haien ondoren, Ezten Giro erromeri taldearen txanda izango da Itsasaurren. 20:00etan hasiko dute lehen emanaldia, eta 22:30ean, bigarrena. Erromeriagaz amaituko da 2017ko Antxoa Eguna Ondarroan.

Zilarrezko Antxoa

Aurtengo Zilarrezko Antxoa Jon Arrizabalaga "Arri" eta Jesus Mari Aranbarri "Botx" bertsolariek jasoko dute.

Ondarroako Udalak garraio publikoa erabiltzeko deia bertaratuko diren lagunei. Gaba bus zerbitzua eskuragarri izango da Lea-Artibaiko eskualdean.

Informazio iturria: Ondarroako Udala eta Lea-Mutrikuko Hitza

Ostirala, 2017ko Apirilaren 28(e)an 09:58

Berriatuako Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka IV. zapatuan

Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka ospatuko da zapatu honetan, apirilak 29an Berriatuan.

27 postuetan gehien  bat inguruko ekoizleek euren produktu ederrak jarriko dituzte erakusgai eta salgai. Azoka goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo da martxan.

Besteak beste, eskualdeko ekoizle eta artisauak bilduko dira udalerriko plazan; Berriatuako, Markina-Xemeingo, Aulestiko, Gizaburuagako, Lekeitioko, Mendexako eta Ondarroako produktuak egongo dira salgai. Azokako postuetan gozoak, ogia, ahatekiak, gazta, ortuariak, txakolina, eta sagardoa egongo da salgai, era askotariko produktuak hain zuzen ere. Honetaz gain, artisau produktuak topatuko ditugu: bitxiak, arropak eta osagarriak eramango dituzte artisauek. Taloak saltzen dituen postua egongo da baita ere.

Bestalde, Berriatuako Guraso Elkarteak eta Ibilaldiak ere haien lekua izango dute azokan.

IV. Pintxo lehiaketa eta dastaketa

Laugarren urtez Berriatuako elkarteen arteko pintxo lehiaketa eta dastaketa egingo dute. 12:30etatik aurrera, sei elkartek prestaturiko pintxoak probatu eta epaitzeko aukera egongo da. Izan ere, azokara gerturatzen diren herritarrek izango dute pintxoak epaitzeko ardura.

Lehiaketan parte hartuko duten elkarteak: Goxalde Elkarte Gastronomikoa, Milloi Auzo Elkartea, Anaitasuna Jubilatuen Elkartea, Kukulumutxu Kuadrilla eta Ondarroako Ezkilintzarri Elkarte Gastronomikoa.

Elkarte bakoitzak 200-250 pintxo artean egin beharko ditu. Lau pintxo desberdin prestatuko dituzte, eta antxoa edo atuna izan beharko dute osagai nagusia, hori baita baldintza bakarra.

Ondoren, 14:30ak aldera argituko da zein den elkarte irabazlea.

Azokaren antolatzaile eta babesleak Berriatuako Udala, Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartea eta Hitza dira. Postuak Kutxabankeko Gizarte Ekintzak jarriko ditu.

Asteartea, 2017ko Apirilaren 25(e)an 09:36

Jakoba Errekondoren solasaldia Atxondon

Berton Bertokoa dinamikak antolatuta Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du Atxondon, eguenean, apirilak 27an. Berbaldia 17:00etan izango da Atxondoko Eskolan. Solasaldiaren ostean, Atxondoko eskolara bisita egingo dutela jakitera eman dute dinamikako kideek.

Ostirala, 2017ko Apirilaren 21(e)an 13:40

Domekan Landare eta Lorezaintza azoka Garain

Garaiko Udalaren, Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eta Trumoitte Alkartearen eskutik, Garaiko udalerrian V. Landara eta Lorazaintza Azoka ospatuko da datorren apirilaren 23an. Orain bost urte jaio zan azoka honek euki dauan arrakasta handia barritu gura dau aurtengo bere laugarren edizinoan, giro jator eta herrikoian murgilduta, landara eta lorazaintzako herriko eta kanpoko zaleen topalekua finkatzen.

Apirilak 23an Garaiko herrira gerturako diran azokazaleak Euskal Herri osoko Mintegien landarak/lorak, lorazaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera izango dabe. Mintegiek eta Lorazaintza enpresek euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren barri emongo deutsee erosleei aurrez aurre. Garaiko azokan erosgai egongo diran produktuak sasoiko loreak, iratzeak, kaktusak, landara txikiak, lorazaintza lanabesak, egurra eta loreak uztartzen dituzten artisauak, lore naturalez eginiko bitxiak, baserri tresnak, produktu ekologikoak eta produktu fitosanitarioak izango dira besteak beste.

Bestalde, eskualdeko 3 baserritarrek Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emongo dabe. Azokan erosgai egongo diran produktuak, Idiazabal gaztaia, baserriko ogia, euskal pastela, sagardaoa eta txakolina izango dira.

Aurtengo urtean erosketetarako zaindegi edo kontsigna zerbitzua egongo da. Azokazaleek erosketak kontsigna batean gorde ahal izango dituzte azoka giroaz gozatzeko eta etxera joateko momentuan hasieran eman zaien ticketarekin erosketa bueltatuko diote. Azoka gunean zehar erosketak kontsignara eramateko laguntzaileak egongo dira. Kontsigna hau erabiltzen duten erosleen artean 2 pertsonentzako bazkaria (100€) zozketatuko da Garaiko 3 jatetxeetako batean. (irabazleak aukeratuko du non jan ).

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta horrez gain herriko bolondresek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak saltzen eukiko dabez. Pintxo honeek jaten laguntzeko edariak be zerbitzatuko dabez.

Azoka goizeko 10:00tatik eguerdiko 14:00ak arte izango da zabalik.

11:00etan Lorezaintzaren inguruan Amaia Odriozola, Karabeleko etxaldeko nekazaria adituaren eskutik hitzaldi bat egongo da. Hitzaldia "Errotazioak eta txandaketak ortuen eta Bioaniztasunaren garrantzia" izango da. Bertaratutakoek jasotako gomendioak ortuan erabili ahal izango dituzte. Galderak egiteko aukera izango da.

Garaira hurbilduko dan jendeari gune aproposa prestatu deutsagu eguna igarotzeko. Guztira 22 dira herrira hurbilduko diran ekoizle zein landara edo lorazaintza enpresak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

• 14 landare/lore enpresa: lorategi, lore ornamentalak, fruta landarak, lora naturalez eginiko bitxiak, jateko haziak eta landara sikuak, kaktusak, orturako landarak, fruitu txikien landarak...

• 2 lanabes enpresa: makinaria, eskuko tresnak, ortu eta lorategirako gaiak eta animali txikientzako gaiak

• Egurra eta loreak uztartzen dituzten artisau bi

• Lorezaintzako aditu bat

• Gaztagile bat.

• Sagardao eta txakolin ekoizle bat.

• Okin eta gozogile bat

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak eta Trumoitte Kultur Alkareak aipamen berezia egin nahi deutse antolakuntza aurrera eroateko lan eskerga egiten dabe eragile guztiei: Herriko Nagusiei, Udaleko brigada/langileei, eta herriko boluntarioei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten daben lanagaitik.

Informazino honekin batera, Garaiko Landara eta Lorazaintza azokara etortzeko gonbita helarazo nahi deutsuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan daigun.

Oharra: Edozein zalantza argitzeko Urkiola landa Garapenerako Alkartzeagaz edo Garaiko udalagaz harremanetan jarri zeinkie.

Kontaktuak:

Garaiko udala: 94 681 63 93

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea: 94 620 36 11

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
1 orrialdea 17-koa

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia