Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Iñaki Uribe: "Kalitatezko ardoaz oraino asko dugu ikasteko"

Iñaki Uribe Saltsan Katerin dendan Iñaki Uribe Saltsan Katerin dendan

Iñaki Uribe: "Kalitatezko ardoaz oraino asko dugu ikasteko"

Saltsan Katerin (Durango)

Elkarrizketa

Iñaki Uribe Durangaldeko sukaldaritza arloan topatuko ditugun profesionalen artean berritzailenetakoa dugu. Lejonan ostalaritza ikasi zuen. Ikasketak amaitu eta gero Durangaldeko jatetxeetan aritu zen lanean. Sukaldeetako beharra irakaskuntzarekin tartekatu zuen, Elorrioko Lanbide Eskolan irakasten.

1990an AEBetara joan zen 8 hilabeterako. Itzuli zenean 1992an Sevillako Expon, Erakusketa Unibertsalean beharrean aritu zen, Asturiasko erakustokian.

Ondoren, Durangora itzuli zen. 1994an, Iñaki Uribek Aitor Iriarte bazkideagaz batera Saltsan Sukaldari Eskola zabaldu zuen.

Orduan, Saltsan Katerin enpresak sukaldaritza ikastaroak emateaz gain, eskualdean eskaintza berria zerbitzatu zuten: cateringa. Jan-edan zerbitzu hau, hasiera batean, enpresa handientzat zuzendu zuten: gastronomia elkarteentzat, erakundeentzat,eta abar.

Gaur egun, aldiz, zerbitzua erabat zabala da. Edozeinentzat eskaintzen dute zerbitzua dute.

Saltsan Katerin enpresaren filosofia etxean modura egindako menuak eskaintzean da. "Bertako produktuak erabiliz, gairaian garaikoak, etxean egingo genituen bezalako menuak prestatzea da gure asmoa", diosku Iñakik. "Egunetik egunera bertoko bezero gehiago Saltsan dendara erakartzea gura dogu".

Iñaki Uribe aditua dugu sukaldaritza gaietaz gain, kalitatezko ardoetan. "Gura neuke ardoari eta sukaldaritzari buruz dakidana, eskualdeko jendearen artean zabaltzea". Iñakik durangarra izateaz  oso harro dago. Horregatik, Durangaldean bertan nahi du bere lana garatu, besteak beste.

Duela 17 urte, Iñakik ideia izan zuenean, Durangaldean katerin zerbitzua eskaintzea ekimen erabat berritzailea izan zen. "Duela 17 urte, Durangoko herrian etxera eramateko jatena eskainiko genuela proposatzea eta sukaldaritzari buruzko formazioa emango genuela ekimen oso arrarotzat hartu zen hasiera batean", azaldu digu Iñakik. "Baina azken urteetan zerbitzuak geroz eta arrakasta handiago du; eta aurrera egin gura dogu. Katerin zerbitzua, eta etxerako jatekoa kalitate handikoa eskaintzen dogu".

Gaur egun, Saltsan Katerin enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak: sukaldaritza ikastaroak, ardo-dastatzeak, otordu berezietarako antolaketa: lunchak, gastronomia elkarteentzako otorduak, inaugurazioak, eta jaiak, besteak beste.

Ardoa, gastronomian ezinbestekoa

Iñakiren ustez, ardoa eta edana jatena bezain garrantzitsua da gastronimian. Iñakiren ustez, "kalitate handiko jatenak, kalitate handiko edatekoa behar du bide lagun: ardoa, sagardoa, garagardoa, eta abar". Janak eta edanak bat egiten baitute.

"Gure inguruan asko dogu ikasteko kalitatezko ardo eta edari kontuei buruz oraino", Iñakiren ustez. Hala ere, kalitatezko gastronomia garatzeko, bertako eta kalitatezko produktuak erabiltzea ezinbestekotzat jotzen du Iñakik.

Iñaki Uriberentzat saririk handiena lanean jarraitzea, eta bezeroen onespena jasotzea da. "Eguneroko lanaz aparte, etengabeko ikerketa eta berrikuntzan aritzea ezinbestekoa da guretzat. Norberak mugitu, aztertu, ikasi eta dastatu egin behar du bezeroari eskaintza berriak aurkeztu ahal izateko", diosku Iñakik.

Saltsan Katerin enpresan egunero gehien eskatzen eta preziatzen diren jakiak bertako gozokiak, paella eta bakailaoa dira. Saltsan Katerin enpresak aste egunetan eguneko menua eskaintzen du, egunero desberdina. Asteburuan ere, asteburuko menua eskaintzen du. Menuak garaian garaiko produktuekin prestatzen dira. Saltsan Katerin enpresak eguneroko menuan sarrerako 8 plater, arrainez egindako 3 plater, okelaz egindako beste 3 eta 5 gozoki eskaintzen ditu.

Saltsan Katerin enpresaren taldea egun Iñaki eta 5 emakumez osatutako taldea osatzen dute: Aitziber, Celia, Esther, Susana eta Nerea. Iñakik lana egiterakoan talde lanaren garrantzia azpimarratu digu.

Ardo Saltsan

Aurten, martxoak 17an Durangoko Ardo Saltsanen 5. ekitaldia burutuko da Landako Gunean. Ardo Saltsan gastronomia ekitaldia Iñakiren eskutik sortu den ekimena da. Iñakik Ardo Saltsan egitasmoak gutxienez iazko arrakasta izatea espero du.  "Gutxienez betiko jende leialagaz elkartea espero dugu. Gastronomia eta ardo munduaren jarraitzale leialak bertan izatea espero ditugu. Ardo Saltsan formaziorako topagunera izatea gura dugu. Bertoko profesionalek asko baitugu ikasteko ardoa eta ardogintzari buruz", aitortzen digu Iñakik.

Tomate ORT Iberikoa

Bestalde, produktu berri baten komertzializazioan ari da lanean Iñaki Uribe gaur egun. Produktu berezi eta berri hau Tomate iberikoa "ORT" tenperaturan egindakoa da. Tomate hau labean tenperatura baxu eta jakin batean egosten da, gero oliba olioaz gordetzen da kontserba moduan eta oso egokia da hainbat platerri laguntzeko.  Malagan ekoizten da eta Iñakik banaketa egiten laguntzen die.

Saltsan Katerin enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak:

Sukaldaritza ikastaroak:

• Hasi berrientzat.

• Garaian garaiko plater bereziak.

• Pintxoak.

• Gozogintza.

• Begiratu ordutegiak.

• Taldeko, gehienez ere, 10 pertsona.

Ardo-dastatzea, lehen urratsa.

• Zenbait ardo eta denominazioren kata.

• Begiratu ordutegiak.

• Taldeko, gehienez ere, 10 pertsona.

Kontaktua:

Saltsan Katerin enpresa

Sukaldaria: Iñaki Uribe

Helbidea: Kurutziaga, 40 Behea.

Durango - 48200 - Bizkaia

Tel:  94 620 04 27

Saltsan Katerin

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia