Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Eli Ingunza: "Baserriko produktuak erosten ez baditugu ingurunea galduko dugu"

Eli Ingunza azokan gazta saltzen Eli Ingunza azokan gazta saltzen

Eli Ingunza bokazioz da artzaina. Bera Iurretako Orozketa auzoko baserri batean sortutakoa da, baina aspalditik dabil Abadiñoko Amaitermin auzoan Txori-Errota Idiazabal gazta ekoizten eta artaldea zaintzen Pedro Martin Unzalu bazkideagaz batera. Gazta egitea baino gehiago, paisaia babestea eta animaliak zaintzea maite du Elik.

Zergaitik artzain lanetan?

Artzain izatea lortu dut  burugogorra naizelako. Ni Iurretako Orozketakoa naiz. Baina baserri umea naz. Nire aitte artzaina zen eta niri bizimodu hau betidanik gustatu zait asko.  Hamar neba-arreben nagusiena naiz eta gazterik kanpora urten behar izan nuen beharrera. Ama moduan etxea altxatzeko lana tokatu zitzaidan. Etxean laguntzeko ostalaritzan aritu nintzen beharrean. Nire neba-arrebek aurrera egin zutenean artzaina izateko erabakia hartu nuen.  Orduan okasioa izan neban sozietatea sortzeko Pedro Martin Unzalugaz eta ez nuen aukera alferrik galdu. Pedro bakarrik zebilen artzain eta gaztagile beharretan. Lanbide honetan ezinezkoa da lana bakarrik egitea. Lan handia da lagun bakar batentzako. Aproba egin genuen, ondo konpondu ginen eta handik hona elkarregaz ari gara beharrean.

Artzain lanetan aurreko artzain zaharrekin ikasi zenuen.

Bai, horrela da. Amorebieta-Etxanoko Belatxikieta mendian ibili nintzen artzain zahar batzuegaz mendi goietan bakarlekuan. Bertara gogoeta egitera joan nintzen eta artzain zaharren ofizioari buruzko ezagutza ugari ikasi nuen.  Handik etorrita Txori Errota enpresako bazkide bihurtu eta Arantzazuko artzain eskolara joan nintzen. Aintzinako artzainen jakintza eta gaur eguneko formazioa uztartuz, ondo prestatu nintzen. Baina aitortu behar dut maila praktikoan artzain zaharren ikasgaiak izan zirela baliogarrienak niretzako. Belatxikietan egin nintzen artzain.

Zein da Txori Errota gaztaren berezitasuna?

Gaur egun Idiazabal jatorri-izendapena dugun gazta guztiok kalitate handia dugu. Gure baserrian  arkumea jaiotzen denetik gazta egiten den arte guk zaindutako prozesua da guztia: ardiak zaintzen ditugu erditzetan, gaixo daudenean gainean gaude, esnea batzen dugu, bildotsak hazi eta babesten ditugu, mendian eurekin gaude.. Hasieratik bukaeraraino guk produktua ekoiztu eta zaindu egiten dugu. Hasieratik bukaeraraino badakigu zer dugun esku artean. Gainera gure ardien elikagaia naturala da. Ardiak larrean dabiltza ia urte osoan. Bazka lehorra etxean jasotakoa da. Uda partean belarra jasotzen dugu neguan ardiei emateko.

Zergatik duzu maite artzain bizimodua?

Nik baserri mundua ikaragarri gustokoa dut. Gazta egitea gustoko dut, baina benetan maite dudana ardiak zaintzea eta ingurunea babestea da, bide batez.  Ardiak txukun eta osasuntsu ikusten ditugunean poza handia sentitzen dugu.

Nola banatzen du artzainak urtea?

Ardiak urtarrilan erditzen dira. Esnea batzen eta gazta egiten San Blasetan hasten gara, otsailean, abuztura arte. Bitartean, maiatza bukaeratik uztaila bukaera arte bazka biltzen dugu. Maiatzean ardiak mendi gora eroaten ditugu. Abuztuan, denak joaten dira mendira. Artzainok bi egunetik behin joaten gara mendira udan. Bitzen diren ardiak egunez kanpoan egoten dira eta arratsean kortara jasotzen dira. Maiatzetik aurrera eguraldi ona denean etxe ondoko landetan geratzen dira ardiak.

Artzain batentzat epokarik politena....

Politena udaberria da. Ardiak trankil, larrean. Baina niretzat betetasun handiena ematen duena bildotsa jaio, eta lan guztiak bukatu eta artaldea dena txukun, bakoitza bere askan ikustea da.

Zenbat ardi ditu Txori Errotaren artaldeak?

400 ardi bueltan ibiliko gara. Guk etxeko ugalketa burutzen dugu, ahal izanez gero, etxeko bildotsegaz handitzen dugu artaldea.

Gazta bat egiteko zenbat lan behar da?

Lan handia egin behar da. Ordu piloa behar dira. Gure gaztaia ez dakit karua edo merkea den. Baina aitortu behar dut Txori Errota gaztaren atzetik behar eta ordu asko daude. Artzain gaztak duen salneurria gure artisau-lana duintasunez ordaintzako ozta-ozta ematen du. Gure produkzio guztia salmenta zuzenean saltzen dugu: azoketan eta baserrian bertan. Baserriko salmentagunea egun osoan dugu zabalik.

Zenbat litro esne gazta bat lortzeko?

Idiazabal jatorri-izendapenak ezarri du 6,3 litro ardi esne behar direla gazta bat lortzeko. Baina guk gazta bat lortzeko 7 litro esne behar ditugu.

Nolakoa izan behar duen Idiazabal gazta on bat?

Gaur egun zaila da Idiazabal gazta txarra egitea dugun informazio eta formazioari esker. Gazta guztiak dira diferenteak, ekoizle bakoitzaren eskua antzematen da produktuan. Hala ere, egun modan dago gazta bat zatitu eta gazta barrutik berdin-berdina egotea. Hori sekula ez da horrela izan. Hori kataren momentuan erreztasuna izateko eskatzen da. Artzaion gazta eskuz egindakoa da. Txapelketetarako  itxuraz gazta perfektuak eskatzen dira, denak berdinak. Baina denak berdinak industrian ateratzen dira, ez artisau-produkzioan. Ni ez nago Txapelketetan parte hartzekoaren alde. Gazta gutxi batzuk perfektu atera daitezen denbora asko eskatzen du. Nahiago dut nire denbora ardiei eta produkzio guztiari denbora eskaintzea.

Nola ikusten duzu zuen jardunaren etorkizuna?

Gure nekea zerbaiterako izatea espero dugu.  Bizitza aurrera duintasunez ateratzeko adina gure enpresak ematen badigu konformatuko ginateke, guk lanbidea maite baitugu.

Bertako produktuak erosteko garrantzia?

Galtzen ari da ohitura bertako produktuak erosteko. Baserriko produktuak erosten ez baditugu  egun ezagutzen dugun ingurunea eta paisaia galduko dugu. Artzainen produktuak erosten ez badira, artzainek utzi egingo dute jarduna eta gure mendiak sasiz josiko dira. Ardiek mendiak garbi mantentzen dituzte. Gure bezeroek erosten duten gazta kiloko mendietako 150 m2 zelai berde mantentzen dute. Gure bezeroei esker, ingurutako mendiak eta larreak garbi mantentzen ditugu.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia