Otarrainxkak plantxan egiteko modurik egokiena. Plantxa bero-beroa dagoenean gatza bota erruz plantxaren gainean. Ondoren, otarrainxkak gatza eta plantxa beroaren gainean jarri. Alde bakoitzatik minutu bat egin eta berehala prest izango ditugu otarrainxka gozoak puntu- puntuan.