Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Aholkuak Consejos

Aholkuak Consejos

Sukaldean edozein krema sukaldatzen dugunean, sukalde gainean uzten ditugunean kremak lapikoan hozten, komenigarria da zamau-babes bat erabiltzea lapikoaren azpian. Alde batetik, sukaldearen gaina babesteko. Bestetik, krema arinago hoztu eta mindu…
Zerben orri-mamiak hainbat osagaiekin bete ahal dira: izokin ketuaz, gazta eta pernilaz, york moduko pernilaz, edo edozein perretxikoetaz. Gozoak beti. Aholkua: Juantxu Larruzea sukaldaria.
Zerben orrimamiak behin egosita direnean kolore txuria mantendu dezaten, uraz egosterakoan limoi bategaz egosiko dugu. Aholkua: Juantxu Larruzea sukaldaria.
Baserriko ogia egun batzutan era egokian iraunarazteko telazko edota paperezko poltsa batean sartu behar da. Ogia beti leku freskoetan gorde behar da. Plastikozko poltsan sartuta sekula ez. Egun batzuk eta…
Pikillo piper beteak prestatzea aukera ona da hainbat janarien hondarrak erabiltzeko. Kabratxo pudina soberan geratu bazaigu, pikilo piperrak beteko ditugu. Legatza betea prestatu eta barrukoaren hondar batzuk hozkailuan baditugu, piper…
Kroketak biltzeko bi aukera emango dizkizuegu. Alde batetik, kroketen orea irina, esnea eta ogi birrinduaz pasako ditugu frijitzerakoan geruza kurruskaria izan dezan. Beste aukera bat, irina, arrautza irabiatua eta ogi…
Krema edo beste edozein plater bati muskuiluak, txirlak eta moluskuak gaineratu nahi izanez gero, aurrena moluskoak beste zartagin batean zabalduko ditugu. Honela, piezaren bat egoera txarrean egonez gero, ez dugu…
Sukaldean ari garenean errezeta batzuk jatena flanbeatzea eskatzen digute. Kontu handia izan behar dugu flanbeatzerakoan. Lapikora botatzen dugun alkoholdun likidoren bati su ematea da flanbeatzea. Ke-erauzgailua beti itzalita eduki behar…
Saltsaren bat prest badugu eta kanpoan ekaitzaldia datorrela sumatzen badugu, saltsa hori, zopa, krema edota prestaturik dugun edozein jatena hozkailura sartzea komeniko litzateke. Ekaitzek prestaturiko jatenak mintzen baititu.
Bizkaitar saltsagaz karakolak, tripakiak, txerri muturrak, txerri hankak, eta makailaua prestatuko dugu, besteak beste. Bizkaitar saltsa hozkailuan egun batzuk irauten du, ondo kontserbatzen den saltsa da. Gainera, soberan eginez gero,…
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Bukaera >>
1 orrialdea 2-koa

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia