Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Iñaki Uribe

Iñaki Uribe, Saltsan Durango Iñaki Uribe, Saltsan Durango Oiz Egin

Iñaki Uribe sukaldaria

Saltsan Katerin, S.L.

Helbidea: Kurutziaga, 40 Behea.

Durango - 48200 - Bizkaia

Tel: 94 620 04 27

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

www.saltsan.com

Duela 17 urte Durangoko eskaintza gastronomikoan ageri da Saltsan Katerin enpresa Iñaki Uriberen eskutik. Iñakik Lejonan ostalaritza ikasi zuen. Bukatu ostean Durangaldeko jatetxeetan aritu zen lanean. Ondoren, Elorrioko Lanbide Eskolan irakasle aritu zen. 1990an AEBetara joan zen 8 hilabeterako. Itzuli zenean 1992an Sevillan ospatu zen Expon, Erakusketa Unibertsalean beharrean aritu zen, Asturiasko erakustokian.

Ondoren, Durangora itzuli zen. 1994an, Iñaki Uribek Aitor Iriarte bazkideagaz batera Saltsan Sukaldari Eskola zabaldu zuen.

Orduan, Saltsan Katerin enpresak sukaldaritza ikastaroak emateaz gain, eskualdean eskaintza berria jarri zuten catering zerbitzua. Jan-edan zerbitzu honek, hasiera batean, enpresa handientzat zuzendu zuten: gastronomia elkarteentzat, erakundeentzat,eta abar. Gaur egun, aldiz, zerbitzua erabat zabala da. Edozeinentzat zerbitzatzen dute.

Saltsan Katerin enpresa eta Iñakiren filosofia da etxeko modura egindako menuak prestatzen dituzte garaian garaiko bertako produktuak erabiliz. Kalitatezko plater gozoak eskaintzen dituzte bezeroak erakartzeko.

Saltsan Katerin enpresak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: sukaldaritza ikastaroak, ardo-dastatzeak, otordu berezietarako antolaketa, lunchak, gastronomia elkarteentzako otorduak, inaugurazioak, jaiak, besteak beste.

Iñaki Uriberen eskutik duela 5 urte sortu zen Ardo Saltsan Durangoko gastronomia topaketa. Bertan, gastronomia eta batez ere ardoari buruzko formazio eskaintzen da. Iñaki da Durangaldean gastronomia arloan topa dezakegun profesionalik ekintzaile eta berritzaileena. Egunero bere enpresak jakiak eta edanak prestatzeaz gain, berak dakiena bestegaz konpartitzea gustoko du. Bezeroak lagun ditu eta gastronomiari buruzko informazio eta aholku eske joaten zaizkie.

Saltsan dendan egunero gehien eskatzen eta preziatzen diren jakiak bertako gozoki egin berriak, paella eta bakailaoa dira. Saltsan Katerin enpresak aste egunetan eguneko menua eskaintzen du, egunero desberdina. Asteburuan ere, asteburuko menua eskaintzen du. Menuak garaian garaiko produktuekin prestatzen dira. Sarrerako 8 plater, arrainez egindako 3 plater, okelaz egindako beste 3 eta 5 gozoki eskaintzen ditu eguneko menuan Saltsan Katerin enpresak.

Iñaki Uriberen azken ekimenen artean "ORT" tomate iberikoarena da. Produktu berri honen merkaturatzean lanean ari da Iñaki Uribe. Tomate iberikoa "ORT" tenperaturan egindakoa da eta oliba olioan kontserbatzen dena. Tomate hau labean tenperatura baxu eta jakin batean egosten da, gero oliba olioaz gordetzen da kontserba moduan. Oso egokia da hainbat plateri laguntzeko. Malagan ekoizten da eta Iñakik banaketan laguntzen du.

Zerbitzuak:

Katerin zerbitzua

Gastroteka Saltsan: Bertan pintxoak eta edariak dasta daitezke.

Sukaldaritza ikastaroak:

• Hasi berrientzat.

• Garaian garaiko plater bereziak.

• Pintxoak.

• Gozogintza.

• Begiratu ordutegiak.

• Taldeko, gehienez ere, 10 pertsona.

Ardo-dastatzea, lehen urratsa.

• Zenbait ardo eta denominazioren kata.

• Begiratu ordutegiak.

• Taldeko, gehienez ere, 10 pertsona.

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia