Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Aitor Maguregi

Aitor Maguregi Sukaldaria Aitor Maguregi Sukaldaria Aitor Maguregi

Aitor Maguregi sukaldaria

Ibai-Gane Jatetxea

Ugaran auzoa s/n

Amoroto. 48289

Bizkaia

Tel: 94 684 13 59

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

www.ibai-gane.com

Jatetxe honen lehenengo pausoak aspaldidanik ezagutzen dituzte Amorotoarrek eta ingurukoek. Jatetxea martxan jarri zuen pertsona Aitorren amama izan zen, ondoren Aitorren amak eman zion erreleboa eta bitartean Aitorrek afizio moduan hartu zuen sukaldea azkenik bere ogibide bihurtzeko. Beraz esan dezakegu Aitor eta bere familiaren jarduna ostalaritzari estu-estu loturik izan dela, izan ere, hiru belaunaldiz gure lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan direlako.

Gaur egun ere, ibilbide horri jarraituz, aitona-amonen betiko errezetak ardatz nagusi modura hartuta, egungo sukaldaritza berriaren onena betikoarekin bat egiten saiatzen dira lehengo zaporeak galdu gabe.

Ibai-gane jatetxeak bi solairu ditu. Sarrera nagusitik barrura eginez gero ezkerretara 25 lagunentzako jantokia duen taberna aurkitzen da. Jantoki honetan, aste barruan, eguneko menua dastatu ahal izango dute bertara hurbiltzen direnek. Tabernaz aparte solairu berean apur bat aurrera eginda, 60 lagunentzako jantoki nagusia aurkitzen da. Normalean bista ederrak dauzkan jantoki hau kartara jateko erabiltzen dute. Hirugarren jantoki bat ere badu Aitorren jatetxeak. Jantoki honetara heltzeko tabernatik eskaileretan behera egin beharra dago nahiz eta bertara sartzeko kanpoko lorategitik dagoen sarrera ere erabili daiteke. Jantoki honek 70 lagunentzako edukiera dauka eta 3 jantokietatik bera da aproposena umeekin joateko, lorategi ondoan atondutako haur-jolastokia dutelako.

Janariari dagokionez, Aitorren esanetan "arraina dugu gure kartako protagonista nagusia, nahiz eta sasoian sasoikoa egon, esaterako, uso paparrak txingartuta beraien saltsan, orein chop-a errexil-sagar eta gaztaina purearekin, perretxikoak..."

Ardauen kasuan Aitorrek madirajeari ez dio garrantzia handirik ematen baina aipatu beharra dago jatetxean daukaten ardo-kartan antzematen dela Errioxako ardoen nagusitasuna. Hala eta ere beste jatorrizko markek badaukate bere txokoa jatetxearen kartan. Ardoak mimoz zaintzen ditu Aitorrek eta horretarako bereziki sortua daukan ardandegia erabiltzen du.

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia