Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jon Akarregi

Jon Akarregi Egaña sukaldaria.

Egaña Jatetxea.

Helbidea: Antiguako Ama, 2. 48280. Lekeitio. Bizkaia

Tel.: 94 684 01 03

Faxa: 94 684 01 03

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Egaña Jatetxeak orain dela 80 urte hasi zuen bere Ibilbidea Lekeition. Jonek bere osabei hartu zien erreleboa gaztetan ostalaritzako ikasketak burutu eta gero. Jose Angel Iturbe "Bigotes" eta Jabi Gartzia "Boroa jatetxea" izan dira printzipalki bere maisuak. Hala eta ere Bartzelonan ere egon zen ikasten gaur egun desagertua dagoen "Aitor jatetxean".

35 urte daramatzate gaur egun duten kokapenean eta Jon bera da jatetxeko sukaldari burua. Egaña jatetxea euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen duen familia jatetxea da. Batik bat Ama, emaztea eta anaia ditu laguntzaile jatetxean eta bere esanetan bezeroak Egaña jatetxera sartu orduko kalitatea ziurtatuta daukan leku batera sartzen ari direla jakitea nahi du.

Sasoiko arrain freskoa maisuki prestatzen dute Lekeitioko Egañan. Horrez gain, Jon geldika geldika bere platerrei innobazio puntu bat emoten saiatzen da. Normalean plater berritzaile haue onarpen edo arrakasta ona izaten dute bere bezeroen artean.

Espezialidadeak:

- Arraina plantxara edo laban

- Txipiroiak saltsan edo kipularekin

- Kokotxak saltsan

- Itsaski entsalada

- legatz-kokotea kokotxekin eta almejekin

- Txangurroa

Jonek jatetxean eskualdeko produktuak erabiltzen ditu, hurbil hurbilekoak. Amoroton, Ispasterren, Ondarroan eta Lekeition erosten ditu produktuak. 

Asteko atseden-eguna: Astelehenak.

Oporretan, itxita: Otsaila.

Jangelaren edukiera: 134 lagunentzat tokia

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia