Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Iñigo eta Koldo Kortabitarte

Iñigo eta Koldo Kortabitarte sukaldari anaiak Iñigo eta Koldo Kortabitarte sukaldari anaiak Gastronomia y cia. Kobika jatetxearen eskutik

186982 1451316464 2221787 n Iñigo Kortabitarte mod

Iñigo Kortabitarte sukaldaria  

Kobika Jatetxea

San Inazio auzunea, 8.

Durango. 48200

Tel: 94 681 00 03

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Jangela: 100 lagunentzako jangela.

Gastrobar: Kobika jatetxean. Landutako pintxoak, afari edo bazkari arinak egiteko. Eguerditan zabalik egunero. Gabetan eguenetan, barikutan eta zapatuan.

21 urte zituela Abadiñoko San Blas Hotelaren jatetxean Koldo Kortabitarte bere aitaren eskutik beharrean hasi zen Iñigo.  28 urte zituela Durangoko Kobika Jatetxea zabaldu zuen, 1999ko azaroaren 23an.

Iñigo, Koldo eta Agurtzane Kortabitarte anai-arrebek osatzen dute Kobikako lan taldea. Iñigo eta Koldo sukaldean aritzen dira; eta Agurtzanek jangela gobernatzen du.

Iñigo eta Koldo ondo uztartutako tandema osatzen dute sukaldean. Koldo sortzailea da, sekulako irudimena du. Baina Koldoren ideiak errealitatera eramaten laguntzen duena Iñigo da. 

Kobikan ikutu barria duen betiko euskal gastronomiaz goza dezakegu. Kobikaren jatetxearen karta eta menuetan goi mailako sukaldaritza arrazoizko prezioetan aurkitu dezakegu.

Kobika jatetxean bertoko produktu freskoak eta kalitatezkoak erabiltzen dira. Produktuaren kalitateari ezinbesteko garrantzia ematen diote Kortabitarte anaiek.

Bertoko produktu hoberenekin plater oso desberdinak lantzen dituzte Kobikan. Hasierako platerak, oro har, berritzaileagoak dira. Plater sendo eta tradizionalagoak bigarren plateretan zerbitzatzen dituzte: txuletak, azpizun ederrak, betiko arrainak.  Amaieran, berriz, postreak. Guztiak etxekoak eta egin berriak dira.  Kobika oso ezaguna da sotoan dituen ardo eskaintza zabalagatik, baita ere.

Azken urteetan Kobika Jatetxeko Iñigo eta Koldo Kortabitarte anaiek hainbat pintxo lehiaketetara aurkeztu dira eta hauetan arrakasta handia izan dute, sari ugari jaso baitituzte. Pintxo lehiaketek show-cooking-aren magia dute, eta erronka handia dira sukaldari hauentzat. Lehiaketak berritzera bultzatzen ditu: mokadu txikietan teknika, zapore eta estetika guztia biltzea ez baita erraza.

Jatetxearen maila Iñigo eta Koldogaz batera hazi da. Betiko bezeroek euregaz batera hazi dira arlo gastronomikoan eta Kortabitartetarren jomugak ez du goienik.

Orain arte bezala sukaldari lanetan hobetzen jarraitzeko helburua dute Kortabitartetarrek.  

Eguen gabetan menu berezia izaten dute Kobika Jatetxean: “Txapelketako Menua” arrakasta handia duen menua, klasikoa bilakatu da Durangoko eguen iluntzetan. Bertan, pintxo lehiaketetan aurkezten dituzten 5 pintxo eskaintzen dituzte. 20 euroen truke, goi mailako sukaldaritza 5 plater txikietan, ardoa, eta etxeko postrea gozatzeko.

Argazkiak: Iñigo Kortabitartek utzita. Gastronomia y cia.

 

21 urte zituela Abadiñoko San Blas Hotelaren Jatetxean bere aitaren eskutik (Koldo Kortabitarte) hasi zen lanean. 28 urte zituela Durangoko Kobika Jatetxea zabaldu zuen.
AÑO FUNDACIÓN: 1999ko azaroaren 23an.

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia