Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Jabier Gartzia

Jabier Gartzia Boroa jatetxeko sukaldari burua Jabier Gartzia Boroa jatetxeko sukaldari burua Oiz Egin

Jabier Gartzia sukaldaria

Boroa Jatetxea (Michelin Izarra)

Boroa auzoa, 11. Garai baserria

Amorebieta-Etxano. 48340

Bizkaia

Tel: 94 6 734 747

Faxa: 94 6 309 397

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

www.boroa.com

Jabier Gartzia Ruiz Gernikan jaio zen. 1969tik 1991ra Getxoko Faisán de Oro jatetxe ospetsuan aritu zen lanean. Hasiera batean sukalde-laguntzaile eta urte batzuen ondoren, sukaldeburu. 1991en Gernikako Boliña Hoteleko sukaldera joan zen beharrera, sukaldeburu 1997ra arte. Urte horretan Mª Asun Ibarrondokaz batera Boroa Jatetxea zabaldu zuen. Handik hona Boroa Jatetxean ari da sukaldeburu lanetan, ikaragarrizko arrakaska lortuz. Besteak beste, Michelin Gidaren izar ospetsua.

Jabier Gartzia Geugaz jan elkarteko kidea da. Geugaz jan Bizkaiko Sukaldarien Elkartea da. Bertatik, Bizkaiko sukaldaritzaren tradizioa sustatzea eta lantzea dute helburu, gastronomia kultur ondare lez.

Jabier Gartzia sustrai sakonak dituen tradiziozko sukaldaritza bizkaitarra lantzen du. Horrez gain, hogei urtetik gora daramatza betiko platerak lantzen norberarenak bihurtu arte. Gartziaren tradiziozko bizkaitar gastronomiak bilakaera izan du azken urteetan. Jabier Gartziak eta bere taldeak maisuki artea sortzen dute zartagin eta lapikoetan. Hala ere, bertoko produktuen kalitatea eta betiko gastronomiaren sustraiak galdu barik. Ofizio handiko maisu sukaldaria da Jabier Gartzia. Bere ardura nagusia bezeroak harriduraz eta gozamenaz asetzea da.

Boroa Jatetxean bezeroak zaintzen eta mimatzen dituzte une oro. Erabiltzen dituzten produktuaren kalitatetik hasita, sukaldaritzaren ikutu magikotik jarraituz eta zerbitzuaren arreta eta adeitasuna erabat zaintzen.

Jabier Gartzia eta Asun Ibarrondoren jatetxea Boroa auzoan kokaturik dago. XV. mendeko garai baserri zaharberrituak giro ederra eta berezia ematen dio Jabier Gartziaren sukaldeari. Landa inguru ederra, lorategi zabala haritz zaharrez inguratutako gune aparta osatzen du Boroak.

Boroako sukaldetik irtetzen diren plater berezienak:

- Itsaskia zigalazko infusioan eta cava izotz-edariakaz.

- Bakailao solomoa parrilan azafrai-patatekin, porru-kimukaz eta muturra bere pil-pilean.

- Errusiarra maracuyakaz sagar berdearen infusioan.

 

 

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia