Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Irasagar eta gatzatu kopa

Errezeta erreza eta gozoa. Etxean ditugun osagaiekin prestatzeko aukera ematen diguna. Gatzaturik edo mamirik ez badu etxean, garaia ez delako,  gatzatuaren ordez jogurt naturala erabili ahal dugu. Juantxu Larruzea sukaldari bizkaitarraren errezeta dugu hau, Garaiko Otea-Loran Elkartean eskainitako gastronomia ikastaroan erakutsitakoa. Animatu zaitezte prestatzen. Erreza eta merkea da.

Osagarriak

• 400 gr. irasagar
• 150 gr esne-gaina
• Errege sagar konpota 200 gr.
• Gatzagia
• Ardi esnea litro 1
• Milalore eztia

• Zailtasuna Erraza
• Denbora 30 minutu
• Anoak 10

Pausuak

• 1. Irasagar krema lortzeko, irasagarra kubotan zatituko dugu eta esne-gainarekin nahastuko dugu irabiagailuaz.
• 2. Kopa prestatzeko, lehenik ezti koilarakada txiki bat jarri oinarrian. Gainean, 2 kolilarakada irasagar eta esne-gainagaz lortutako krema gehietu, eta beste bi koilarakada errege sagar konpota.
• 3. Hau guztiaren gainean 38ºC tan berotutako ardi esnea bota, eta segiduan esneari lau tanta gatzagi bota kopa bakoitzean. Ezinbestekoa da pare bat minututan ardi esnea duten kopak ez mugitzerik ezta ikutzerik ere, bestela gatzatua egiteko prozesua eten egiten da.
• 4. Esnea hozten denerako gatzatua eginda egongo da. Kopa bukatzeko gerezi pikota bategaz apaindu. Kopak hozkailuan sartu, postrea hoztu eta zerbitzatu.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia