Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Barraskiloak bizkaitar saltsan

Errezeta hau Juantxu Larruzea sukaldari handiak prestatu zigun Garaiko Otea-Loran Elkartearen sukaldean. Giroa aparta izan genuen eta plater zoragarria prestatu zigun. Ogia erruz bustitzeko moduko platera!.

Euskal gastronomiaren betiko plateren artean klasikoa da hau. Irakurri errezeta, ikasi eta gozatu lapikoaz.

Osagarriak

• Kilo 1 barraskilo
• Porru bat
• Tipula txuri 2
• 3 txalota
• Porru baten zati zuria
• 150 gr. hirugihar
• Txorizo mutur bat
• 150 gr. urdaiazpiko
• Piper txorizero 1
• Olioa
• Bizkaitar saltsa litro 1
• Ozpina

• Zailtasuna Erdi mailakoa
• Denbora 60
• Anoak 10

Pausuak

• 1.
Barraskiloak garbitu. Ontzi batetan barraskiloak jarri. Uragaz erruz garbitu. Barraskiloak ur hotzagaz estali eta ozpin zorrostada bat bota urari. Uraz eta ozpinaz hiru aldiz garbitu barraskiloak, hirutan ozpindutako ura aldatu.
Ondoren, barraskiloak sutan egosten jarri uragaz. Urak irakiten duenean, agertuko den aparra kendu etengabe eta barraskiloak ondo urberritu. Ondoren, barraskiloak xukatu harraskan. Berriro ere barraskiloak ur hotz garbiagaz su handian jarri. Irakin eta botatzen duten aparra burruntzaliagaz kendu etengabe.
Prozesu hau hiru aldiz errepikatu, barraskiloek aparra botatzen utzi arte. Garbi garbi egon arte.
• 2.
Azkenik, garbi direnean barraskiloak ur garbiarekin irakiten jarri eta porrua, tipula, eta piper txorizeregaz irakiten jarri.
Barraskiloen oinarria prestatzeko: tipula, porruaren zati txuria eta hiru txalotak ondo txikitu. Zartagin batetan su txikian frijitu. Tipula astiro-astiro egin eta jarrain ondo txikitutako urdaiazpikoa, txorizoa eta hirugiharra gehitu. Hau guztia astiro-astiro arin frijitzen jarraitu eta noizean behin osagaiak mugitu zartaginari itsatsi ez daitezen.
• 3.
Barraskiloak egosten direnean, ondo xukatu, ura kendu eta arin frijitu dugun oinarriarekin nahastu. Tipula, urdaiazpikoa, hirugiharra eta txorizoagaz barraskiloak lapikoan apur bat sueztitu.  Gero, astiro astiro lapikora bizkaitar saltsa botatzen hasi eta barraskiloekin nahastu. Bizkaitar saltsa apurka-apurka joan gehietzen barraskiloak guztiz estali arte. Barraskiloak eta bizkaitar saltsa su txikian egosi zapore guztiak ondo nahastu arte.
• 4.
Gustoko baduzu, bizkaitar saltsari piper min apur bat gehituko diozu ukitu pikantea izan dezan.
20 minutu ondoren barraskiloak mahaira eramateko prest izango dira.
Gomendioa: barraskiloak egun batetik bestera gozoagoak egoten dira, hauek saltsaren zapore guztia hartzeko astia izaten baitute.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia