Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Island´s egg

Island´s egg, arrautzak txorizoagaz jateko modu berezia eta berria.

Osagai hauekin 6 pintxo prestatuko ditugu.

Errezeta hau Iñigo eta Koldo Kortabitarterena da, Durangoko Kobika Jatetxearen sukaldari buruena. Errezeta honekin hainbat sari irabazi dituzte pintxo lehiaketetan.

Osagarriak

• Baserriko 6 arrautz (Eusko Label)
• 2 patata haundi (Eusko Label)
• 2 txorizo mutur
• 100 gr. hirugihar
• 200 gr ogi (baserriko ogia)
• Tenpura
• 30 zl. esne-gain
• 50 gr. ezkur-urdaiazpiko

• Zailtasuna Erdi mailakoa
• Denbora 40
• Anoak 6

Pausuak

• 1. Arrautzak egosi tenperatura baxuan. Behin egosita txuringoa eta gorringoa bananduko ditugu.
• 2. Txorizoa sikatu eta hauts egin arte birrinduko dugu. Gorringoak txorizo hautsagaz aurrena eta gero tenpura fin bategaz lohitu eta frijituko ditugu gorringoak.
• 3. Patata bat uretan egosi. Patata zuritu, txikitu eta trufa olioaz lagunduta krema fin bat prestatuko dugu. Gorringoak frijituta ditugunean, xiringa bategaz gorringoak bete patata kremagaz.
• 4. Ogia xigortuko dugu. Hirugiharra frijituko dugu ondoren. Ahal dugun olio gehiena kenduko diogu hirugiharrari. Gero, ogi xigortua eta hirugihar frijitua birrindu hauts marroixka bat lortu arte: hirugihar lurra, hain zuzen ere.
• 5. Beste patata egosiko dugu baita ere, zuritu eta txikitu egingo dugu zati oso txikitan. Honekin patatagaz egindako talo antzeko bat egingo dugu. Ondoren, talotxoa frijitu.
• 6. Ezkur-urdaiazpikoa esne-gainan busti eta egosi. Saltsa su baxuan egosi bera urritu eta loditu arte.
• 7. Pintxoaren muntaia: Lehenik patata talotxoa plater erdian jarriko dugu. Ondoren, hirugihar lurra jarriko dugu. Gainean eta pintxoaren buru patataz beteriko arrautz gorringoa jarriko dugu. Guzti honen inguruan, itsaso txuri bat bailitzan, esne-gaina. Pintxoaren itxura itsasoan ur gainean dagoen arrautz irla baten itxura du: Island´s egg. Txunditzeko modukoa!

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia