Errezeta orijinala, berria bezain gozoa. Juantxu Larruzearen errezeta. 2012ko abenduan Garaiko Otea Loran elkartean burututako ikastaroan prestatzen irakatsi zigun errezeta. Gozoa benetan. Sekulakoa. Animatu eta prestatu!. On egin guztioi!.
Gernikako piperrak txipiroiaz beteak eta saltsa baltzaz
Osagarriak
- 60 Gernikako piper ertainak
- 6 txipiroi garbi (garro eta guzti)
- Ekilore olioa
- Gatza/ piperra
- Arrautzak
- Irina
- Tipula handi bat eta erdi
- Porru baten zati zuria
- Ardo txuria
- Esnea
- Cognaca
- Zailtasuna Ertaina
- Denbora Ordu eta erdi
- Anoak 14 lagunentzako
Pausuak
-
1. Txipiroiak ondo-ondo garbitu, garroak eta guzti. Txipiroiak zati txiki-txikietan zatiru eta gorde.
-
2. Tipula eta porrua ondo-ondo txikitu eta ekilore oliotan astiro sueztitzen joan, barazkiak erre barik. Barazkiak eginda direnean, 12 bat minutu eta gero, txipiroi zatituak gaineratu eta joan egosten.
-
3. Ondoren, barazki eta txipiroi zatituei ardo zuri zurrusta txiki bat gaineratu eta egosten mantendu 5 minutuz. Txipiroiak prest izango dira.
-
4. Beste zartagin batean, bexamela prestatu olioa, irina eta esneaz. Bexamela gatzez eta piperrez ondu guztura. Gero, txipiroi txikituak gaineratu, soberan duten olioa kendu eta gero. Ondo nahastu dena, 3 minututan egosten mantendu su baxuan eta nahasketa gorde.
-
5. Zartagin handi batean, ekilore olioa jarri eta Gernikako piperrak frijitu. Ondoren, piper handienei azala, txortena eta hazia kendu. Piper txikienei, haziak eta txortena kendu bakarrik.
-
6. Piperrak eta bexamela hozten direnean, bexamela mahuka batean sartu. Txiri-txiri piperrak banan-banan bexamelaz bete. Gero, piper berde beteak arrautz-irinetan pasa eta frijitu ekilore oliotan.
-
7. Beste lapiko batean, txipiroien saltsa beltza prestatu, txipula, porrua, olioa, ardo txuri eta cognacaz.
Piper berde beteei eta frijituei txipiroien saltsa beltza apurka-apurka joan gehitzen eta 10 minutuz egosten eutzi dena batera. Berehala, plater zoragarria izango duzue dastatzeko. On egin!
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia