Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Zerba eta barazki krema

Zerba eta barazki krema oso errezeta erraza eta gozoa da. Krisi garaietako plater gozoa eta merkea. Gure ortuetatik ateratzen diren osagaiez egindako errezeta.

Errezeta: Juantxu Larruzea.

Osagarriak

• Zerba sorta handi bat
• 2 tipula txiki
• 2 azenario handi
• Patata handi bat
• Gatza
• Oliba olioa
• 2 porru
• Gurin apur bat
• Ura
• Gazta ataltxoak

• Zailtasuna Erraza
• Denbora 45 minutu
• Anoak 8 lagunentzat

Pausuak

• 1.
Zerbak uraz ondo garbitu eta dituzten hariak eta zainak laban batekin kendu. Garbitu eta gero zerbak ondo txikitu.
• 2. Barazkiak ondo garbitu eta zati txikietan zatitu.
• 3.
Lapiko batean 2 litro ur jarri egosten. Irakiten duenean zerbak lapikoan sartu. Utzi minutu 1 egosten, ura kendu eta ur hotzaz eta izotzez beteriko beste lapiko batera pasa. Modu honetara, zerbak euren berde kolore indartsuari eutsiko diote. Utzi zerbak hozten 5 bat minutu.
• 4.
Berriko 2 litro ur jarri egosten lapikoan eta urak irakiten duenean ondo txikitutako zerbak, patata, porruak, azenarioak, tipula eta olioa gehitu urari. Guztia egosten eduki 20 minutuz. Patata zatiak biguntzen direnean, sutik kendu barazkiak.
• 5.
Barazkiak irabiatu, eta iragazki batetik pasa, fin-fin gera dadin. Krema fina lortuko dugu. Krema beste lapiko batean jarri eta su txikian beste 10 minutuz egosten eduki. Ateratzen den bitsa joan kentzen. 10 minutu eta gero izango dugu krema garbia eta gozoa. Gatzaz ondu norberaren gustura, eta oliba olio gordin apur bat bota.
• 6.
Nahi izanez gero, olioaren ordez, gurin apur bat gehitu ahal diogu. Umeek gogoko izaten dute zerba krema gazta-ataltxoaz lagunduta.
Krema hau beroa edo hotza zerbitzatu ahal da. Norberaren gustura.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia