Hoditxo frijituak pastel-kremaz beterik. Tradiziozko errezeta. Juantxu Larruzeak bere jatetxean urteetan egindako postre gozoa.
Hoditxoak pastel-kremaz beteak
Osagarriak
- 200 gr irin
- 8 goilarakada esne
- 8 goilarakada ekilore olio
- Gatza
- Pastel-krema
- Azukre-hautsa
- Metalezko hoditxoak
- Olioa
- Zailtasuna Erdia
- Denbora 45 minutu
- Anoak 10 lagun
Pausuak
-
1. Lapiko batea olioa epelduko dugu. Ondoren, olioari esnea gaineratuko diogu eta gatz apurtxo bat. Lapikoa sutik kendu, eta irina gaineratzen joango gara apurka-apurka eta guztia nahasten, eskuarekin orea lortu arte.
-
2. Orea lortzen dugunean, mahaiean landuko dugu. Mahaia irinaz ondo eztali, eta bertan orea landuko dugu eskuekin. Orea nahikoia itsaskorra da. Orea bere puntuan egongo da irina gaineratu ahala, eskuetik modu errazean askatzen denean. Hiru bat minutuz, irina gehitu eta orea landu.
-
3. Gero, orea arrabolarekin luzatuko eta lisatuko dugu. Arrabola irineztatu orea itsatsi ez dadin. Orea oso biguna eta leuna da. Momentuan ez badugu frijitu behar, hozkailuan gordeko dugu.
-
4. Prestatzeko momentuan, orea arrabolarekin zabaldu, laukietan moztu, metalezko hoditxoetan bildu, orearen izkinak arrautz irabiatuarekin margoztu pintzel batekin eta frijitu olio berotan kolorea hartu arte.
-
5. Frijitzen direnean, oliotik atera, eta plater batean epeltzen utzi. Metalezko hoditxoak kendu eta hozten direnean pastel-kremaz bete pastel mahukaz. Aurkezteko, hoditxoak azukre-hautsaz apaindu. Gozo-gozoak.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia