Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Patatak eta legatza saltsa berdean

Euskal gastronomian tradizio handiko errezeta da hau, xumea, merkea eta gozoa. Etxean erraz izan ahal ditugun osagarriez, bertoko produktuez burutuko dugun plater ederra. Animatu zaitez prestatzera. Errezeta Juantxu Larruzea sukaldariak Garaiko gastronomia ikastaroan emandako errezeta da hau. Garaiko Otea-Loran elkartean antolaturiko gastronomia ikastaroan.

Osagarriak

• 5 berakatz ale
• 5 patata handi
• Gatza eta piperra
• Oliba olioa
• 3 koilarakada irin
• Ura edo barazki salda
• 8 legatz masail
• Perrexil xehetua

• Zailtasuna Erraza
• Denbora 40 minutu
• Anoak 10 lagunentzako

Pausuak

• 1.
Lapiko handi batera oliba olio 5 koilarakada bota eta ondo txikitutako berakatz aleak gaineratu dizkiogu olio epelari. Berakatza sueztitu su leunean 5 minutuz. Bestalde, patatak zuritu, ondo garbitu eta puska marduletan zatitu. Olio eta berakatzarekin patata sueztitu astiro-astiro su ertainean.

• 2.
Patata kolorea aldatzen hasten denean, sueztitu ahala, aurrez ondo xeheturiko perrexila gaineratuko diogu. Perrexila bota beldur gabe, saltsak kolore berdea har dezan.
• 3.
Bestalde, katilu batean 3 koilarakada irin botako dugu, eta honi, 100 ml ur hotza. Irina eta ura ondo nahastu, eta lapikoan diren patatei gaineratuko diogu irina eta ura. Irinak saltsa loditzen lagunduko digu.
• 4.
Jarraian, patatak estali arteko ura edo barazki salda gaineratuko dugu. Suaren indarra apur bat igo eta patatak saltsan 20 minutuz egosten mantenduko ditugu. Gatzaz eta piperrak ondu. Noizean behin koilara batekin patatak nahasten joan, eraginez.
• 5.
20-25 minutuz patatak egosten eduki eta gero, legatz masailak gaineratuko dizkiogu. Legaz masailak garbi-garbiak gaineratuko ditugu pataten gainera, inolako hezurrik gabe.
• 6.
Beste 5-8 bat minutuz edukiko ditugu patatak saltsa berdean egosten, eta ondoren, prest izango dugu errezeta ederra lagun eta familia artean dastatzeko. On egin!

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia