Errezeta erraza minutu gutxitan egin ahal izateko modukoa. Umeek oso gustura jan ohi dute kalabazin krema. Errezeta erraza, merkea eta osasuntsua. Bertoko ekoizleei herriko merkatuan osagaiak erosi eta afalordurako lehen plater zoragarria prest. Ume txikientzat eta gaixoentzat ere plater suabea eta egokia. On egin!
Kalabazin krema
Osagarriak
- Kalabazin handi bat
- 3 patata ertain
- Tipulina txiki bat
- Oliba olioa
- Gatza eta piperra
- Berakatz ale bat
- Zailtasuna Erraza
- Denbora 30 minutu
- Anoak 4 lagunendako
Pausuak
-
1. Lapiko batera olio oliba koilarakada pare bat bota. Ondoren, ondo txikituriko tipulina eta berakatza gaineratu. Guztia su ertainean sueztitu.
-
2. Kalabazina eta patatak ondo garbitu, zuritu eta txikitu. Lapikora bota. Apur bat sueztitu.
-
3. Jarraian ura edo barazki salda gaineratu barazkiak estali arte. Egosten jarri. Presio-eltzean 8-10 minututan eginda egongo da.
Betiko lapikoan 25 minutu edukiko dugu egosten krema. -
4. Egosi eta gero guztia irabiagailutik pasako dugu. Krema probatu. Gatzaz eta piperraz ondu behar izanez gero eta zerbitzatu. Baserriko ogi zigortua lagun ezin hobea du krema honek.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia