Bizkaiko baserrietan baba txuri gozoak ekoizten dira. Hona hemen baba txuriak barazkiekaz prestatzeko errezeta gozoa. Dabid Serrano gazte elorriotarrak bidalitako errezeta da hau. Dieta zorrotzena jarraitzen ari direnek ere baimena dute plater osasuntsu hau dastatzeko. On egin!.
Baba txuriak barazkiekaz
Osagarriak
- 400 gr baba txuri
- Porru bi
- Kipula bat
- 2 azenario handi
- 3 berakatz ale
- 2 patata ertain
- Gatza
- Piperra
- Ura edo barazki salda
- Olia olioa
- Zailtasuna Erraza
- Denbora Ordu eta erdi inguru
- Anoak 4 lagundako
Pausuak
-
1. Baba txuriak urez beteriko ontzi batean beratzen utzi bezperatik edo 12 bat orduz.
-
2. Lapiko batean 4 koilarakada oliba olio, eta ondo txikitutako kipula, porruak eta berakatza sueztitzen utziko dugu su ertainean.
-
3. Ondoren, zati oso txikietan zaitutatako azenarioa eta patata gaineratuko diogu.
-
4. Baba txuriak presio-eltzean edota betiko lapikoan egin ahal ditugu. Presio-eltzean 25 bat minututan egosiko dira. Betiko lapikoan denbora gehiago behar dute, ordu eta erdi bat bai.
-
5. Gero ura edo barazki salda botako dugu lapikora. Segiduan beratutako baba txuriak botako dizkiogu. Gatzaz eta piperraz norberaren gustura ondu. Egosten jarriko ditugu hasieran su handian eta gero su txikitan mantenduko ditugu.
-
6. Denbora eta gero baba txuri garbiak eta osasuntsuak prest izango ditugu. Kolore apur bat emateko, batzuek etxean egindako tomate saltsa apur bat botatzen diote, bai eta piperrautsa ere. Errezeta hau dieta zorrotzena jarraitzen ari direnentzat ere egokia da. On egin!.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia