Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Inauteriko txerri hankak

Amorebieta-Etxanoko Euba auzoan inauterietan antzina baserrietan jaten zen platerra da hau. Plater sendoa eta berezia. Oso landua. Gaur egungo gazte gutxik prestatzen dakitena. Ea antzinako errezeta hau gure artetik galtzen ez dogun. Hona hemen probatu nahi duenarentzat errezeta. Errezeta hau Mari Nieves Bastero zornotzarrari esker plazaratu dogu. Mari Nievesen ama eta amamaren jakintza gastronomikoa zabaltzeko.

Osagarriak

• 2 txerri hanka
• 2 kipula txuri
• 2 porru
• 8 piper txorizero
• Irin apur bat
• 125 gr. tomate saltsa
• Piper bat
• Gatza
• Oliba olioa

• Zailtasuna Erdi mailakoa
• Denbora Ordu bat
• Anoak 4 lagunentzako

Pausuak

• 1.
Lehenengo txerri hankak garbitu eta egosi egingo ditugu. Lapikoan porrua, kipula eta gatza jarriko ditugu txerri hankak egosteko. Osagai hauek ordu ½ inguruz presio-lapikoan egosiko ditugu.
• 2.

Ondoren lapikotik txerri hankak atera eta hotzitzen utziko ditugu.

• 3.
Txerri hankak hoztu eta gero, hezurrak kendu dizkiegu astiro-astiro. Gero saltsa prestatuko diegu.
• 4.
Denbora eta gero prest egongo dira Inauteriko Euba modura egindako txerri hankak.
• 5.
Saltsa prestatzeko kipula jarriko dugu olioa duen zartagin batean. Kipula sueztitu ondoren,  uruna, tomatea, piperra, piper txorizeroen okela eta gatza gehituko dizkiogu. Barazkiak eginda eginda direnean guztia irabiatu eta txerri hankei gehitu diogu bere saltsa. Saltzakaz batera  txerri hankak su txikian jarriko ditugu beste 10 minutu egosten.

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia