Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Itsaski krema

Itsaski krema errezeta erraza  eta gozoa da. Gure jatetxeetako platerik famatu eta estimatuenetakoa. Ez da batere zaila prestatzen. Hau Juantxu Larruzea sukaldariaren errezeta dugu.

Osagarriak

• 3 tipula txuri
• Porru bi
• 4 ale baratxuri
• 3 azenario
• Ekilore olioa 5 koilarakada
• 2 edalontzi Cognac
• Otarrainxka buruak eta azalak
• 500 ml tomate saltsa frijitua
• Gatza eta piperra
• Ogi siku zati bat
• 3 litro arrain arrain- salda
• Arrain hezurrak: legatza, zapoa, eta abar

• Zailtasuna Ertaina
• Denbora 60 minutu
• Anoak 12 bat lagunentzat

Pausuak

• 1.
2 tipula, 2 azenario, baratxuri aleak eta porru bat zatituko ditugu. Lapiko batean ekilore olio botako dugu. Zatitutako barazkiak lapikoan sueztituko ditugu astiro-astiro.
• 2.
Beste lapiko batean, 3 litro ur jarriko ditugu eta bertara legatz herruzak, burua, zapo baten hezurrak, tipula bat, porru bat, azenario bat eta oliba olio zurruzta bat egosten jarriko ditugu arrain-salda egiteko. Arrain salda hau 25 minutu irakiten edukiko dugu. Egosi bitartean saldari aterako zaion aparra burruntzaliagaz kenduko diogu eten gabe. Hartara, salda garbi-garbia lortuko dugu.
• 3.
Sueztitzen ari garen barazkiei 500 ml tomate saltsa frijitua gaineratuko diogu. Barazkiak egindak daudenean, 900 gr otarrainxken buruak eta azalak barazkien lapirora botako ditugu. Nahasketa sueztitzen jarraituko dugu.
• 4.
Ondoren, ogi siku zati batgehituko diogu nahasketari eta bertan goxatzen utziko dugu. Ogiak krema gorpuztuko du. Nahasketa ondo eginda dagoenean, iragazkiaz bahetutako arrain-salda gaineratuko diogu.
• 5.
Nahasketa ondo sueztitzen denean cognaca botako diogu eta flanbeatuko dugu. Flanbeatzerakoan kontuz ke-erauzgailuagaz. Gure sukaldean osagairen bat flanbeatu nahi izanez gero, ke-erauzgailua amatatu. Bestela, su hartu ahal du ke-erauzgailuak. Flanbeatzerakoan cognacaren alkohola erre egiten da.
• 6.
Zopa hau 30 minutuz egosiko dugu su txikian. Ondoren,  gatza eta piperraz ondu. Egosi bitartean aterako den aparra kenduko diogu kremari. Jarraian, zopa guztia birrinduko dugu irabiagailuaz. Gero, iragazkiak bahetu krema, fin-fin gera dadin.
• 7.
Itsaski kremari nahi izanez txirlak, otarrainxkak eta muskuiluak gaineratu ahal zaizkio. Baina kremari botako diegun muskuilu eta txirlak zuzenean bota aurretik,  beste zartagin batean irekitzea gomendatzen da.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia