Otarrainxkak baratxuriegaz oso plater gozoa eta erraza da prestatzeko. Minutu gutxi batzutan afari baten sarrera ederra izango dugu buruhauste barik.
Otarrainxkak baratxuriegaz
Osagarriak
- Kilo bat otarrainxka
- Baratxuri 3-4 aleak
- Oliba olioa
- Perrexila
- Gatza eta piperra
- Piper min apur bat
- Ardo txuri apur bat
- Zailtasuna Erraza
- Denbora 20 minutu
- Anoak 4 lagunentzako
Pausuak
-
1. Otarrainxkak garbituko ditugu, hots, burua eta azala kenduko diegu. Buruak eta azalak itsaski krema prestatzeko gordeko ditugu. Baratxuriak txiki-txiki zatituko ditugu. Zartagina sutan jarri, olioa bota, berotu eta baratxuri txikitua frijitu.
-
2. Baratxuria kolore apur bat hartzen duenean -kontuz baratxurriak erre barik!!!- otarrainxkak gaineratuko ditugu. Sartaginean koilaragaz eraginez frijituko ditugu.
-
3. Perrexila xehe-xehe txikituko dugu, baita ere. Perrexila eta gustoko baduzue piper min zati txiki bat botako diogu. Gatza eta piperraz ondu eta azkenik, ardo txuri zorrotada bat gehituko diogu. Minutu bat barru, otarrainxka ederrak izango ditugu prest.
- 4. Ardo txuria botatzerakoan, Durangaldeko edo Lea-Artibaiko edozein txakoli erabili ahal dugu gure otarrainxkak goxatzeko.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia