Juantxu Larruzea bizkaitar sukaldariaren Juantxu jatetxean plater famatua bakailau entsalada zen. Garaiko gastronomia ikastaroan Juantxuk erakutsi zizkigun bere entsaladaren sekretu guztiak. Animatu zaitezte prestatzen. Zoragarria eta osasungarria!.
Juantxuren bakailau entsalada
Osagarriak
- 500 gr bakailau azpizuna gezatua
- 2 tomate
- 50 gr baba berde txikia
- Anana laurden bat
- Letxuga mota ezberdinak
- Eskarola
- Olioa
- Ozpina
- Gatza
- Ahuakate erdia
- Piper gorri laurdena
- Piper berde laurdena
- Tipula txuri baten laurdena
- Arrautz egosi erdia
Pausuak
-
1. Bakailau azpizun gezatua egosten jarri uraz beteriko lapiko batean. Urak aparra ateratzen hasten denean, irakiten hasi aurretik sua kendu. Ur bero horretan bakailaua 4 minutuz eduki. Ondoren, bakailau azpizuna erretilu batera atera. Bakailaua ez da asko egin behar. Bere puntuan atera behar da uretatik. Ostean, sikatu egiten da.
-
2. Bakailaua zatitu. Eskuz erraza da zatiak ateratzea. Bakailau haragiaren forma jarraituz erraza da lauzatxoak ateratzea. Bakailaua gorde.
-
3. Ondoren, anana eta tomatea kubotxoetan zatitu. Anana eta tomateari baba berde txikiak gaineratu eta gorde.
-
4. Entsalada antolatu:
Entsalada prestatzeko metalezko uztaitxoa erabiliko dugu. Hasieran tomatea, anana eta baba berdeen nahasketaren koilarakada bat jarriko dugu.
Ondoren, ozpin-olioz gozatutako letxugen nahasketa apur bat.
Azkenik, bakailau zatitxoak jarriko ditugu gainean.
Uztaia kendu, eta prestatutako ozpin-olio saltsa bereziaz bustiko dugu entsalada. -
5. Ozpin-olio saltsa prestatzeko: ahuakatea, piper berde eta gorria, tipula eta arrautza egosia ondo txikitu. Katilu batean hauek jarri eta olioa eta ozpina gaineratu. Olioa beti ozpinaren kopuru bikoitza botako dugu. Gatza eta piperraz ondu eta probatu.
-
6. Bukaeran, nahi izanez gero, porru eta azenario zatik egindako makiltxoekin apainduko dugu bakailau entsalada. Porru eta azenario zatiak tenpuraz zartaginean frijitu eta entsalada ondo lagundurik izango dugu.
Produktuak
-
Abadiñoko Mendiola auzoko Garaikoa baserrian jasotzen dira intxaur hauek. Bertoko…Garaikoa Baserriko Intxaurrak
-
Jaio Idiazabal gazta, artzai gazta da, zapore suabeduna. Iurretako Garaizar…Jaio Idiazabal Gazta
-
Uxarte Eusko Label Sagardoa sagardo naturala da, artisau teknikaz ekoiztutako…Uxarte Eusko Label Sagardoa
-
Illart Bazeta ortuzainak nekazaritza ekologikoa lantzen du Abadiño Gaztelua auzoko…Ortuari ekologikoak Illart Bazeta
-
Bertako piper txorizero sikuarekin egindakoa, kipula oliba oliotan eginda eta…Leartibai Bizkaitar Saltsa
Jatetxeak
-
Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…Ondarroako Batzokia
-
Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…Mahaiganeko Jatetxea
-
Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…Saltsan Katerin Durango
-
Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…Kob´s Gastrobar
-
Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…Plateruena Kafe Antzokia