Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Bakailaua bizkaitar saltsan

Bakailaua bizkaitar saltsan Bizkaiako errezeten artean ezagunenetakoa da. Betiko errezeta, benetan gozoa. Honako hau, Juantxu Larruzearen eskutik dakargu. 2011ko abenduan Garaiko Otea-Loran txokoan emandako gastronomia ikastaroan jasota.

Osagarriak

• 3 baratxuri ale
• 4 koilarakada oliba olio
• Kilo bat bakailaua (10 bat xerra)
• Llitro eta erdi bizkaitar saltsa

• Zailtasuna Erraza
• Denbora 20 minutu
• Anoak 5 lagunentzako

Pausuak

• 1.
Baratxuriak zuritu eta ale bakoitza bitan zatitu. Lapiko handi batean 4 koilarakada oliba olio epeltzen jarri. Berakatza oliotara bota. Behin kolore apur bat hartzen dutenean, berakatzak oliotik atera.
• 2. Olioa bero dugula bakailau xerrak lapikoan jarri, hasieran narrua behera begira, eta pare bat minutu ondoren buelta eman.
• 3.
Xerrei buelta eman eta minutu batera bizkaitar saltsa botatzen hasi. Poliki-poliki egingo dugu. Burruntzalikaz burruntzalika. Saltsa pixka bat bota eta bakailauarekin bat egin. Saltsa guztia bota ondoren, bakailaua estali arte, egosten eduki minutu batzuk. Prest izango dugu bakailau platerkada ederra jateko. Baserriko ogia eta gure edari gogokoenaz uztartzen baditugu, sekulako bazkaria izango dugu.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Bilatu-errezetak

Osagarri nagusiak

Bigarren mailako osagarriak

Prestatzea

Sukaldaria

Buletina

Eguraldia