Mallabiako Mañeko-Azpi gozogintza enpresa txikia eta familiartekoa da. Bertan antzinako errezetak berreskuratu dituzte eta artisau teknikak erabiliz gozo desberdinak ekoizten dituzte.
Mañeko-Azpin egiten diren anisdun erroskilak fama handia dute. Erroskilak arrautza, irina, azukrea, olioa, esnea, legamia eta anis esentziaz eginda daude.