Elorrioko Pulla baserrian Fernando Lejarzak nekazaritza ekologikoa lantzen du. Urte sasoi desberdinetan produktu ugari ekoizten ditu. Euren artean sona handia dute etxeko baba gorriak.
Barazkiak eta fruituak negutegian eta aire zabalean ekoizten ditu Fernandok, nekazaritza ekologikoaren filosofian oinarriturik. Ortuko barazkiez gain, fruta arbolak ere zaintzen ditu: sagarrondoak, irasagarrondoak, eta kiwiak.