Kantauri Itsasoko Hegaluzearen Kontserba
Kantauriko hegaluzea da tunidoen artean estimu handiena daukan espeziea. Berezkoa duen arrosa kolore argia eta gantz portzentai baxuak elikagai paregabean bihurtzen dute arrain hau.
Jatorria
Dentici Kontserbak ekoizten duen kantauriko hegaluzea kantauri Itsasoan du jatorria. Uztailetik azarora bitartean arrantzatzen da amuzki bizia eta kanabera erabiliaz.
Denticin, hegaluze kontserbaren ekoizpen guztia kontrolatzen dute arrainaren garbiketatik hasi eta almazenetik irtetzeko prest dagoen arte.
Hegaluzea arrain urdina izanda oso aberatsa da gantz poli asegabetan eta kate luzeko omega 3 azidoetan(EPA eta DHA).
Beste alde batetik Olasagastik ekoiztutako hegaluzeek ez dute genetikoki aldatuta dauden organismorik, ez produktu kimikorik, ez kontserbagarri eta koloratzailerik. Produktu benetan bikaina eta naturala ekoizten dute.