Txori Errota Idiazabal gazta artzai gazta da. Urkiolako Amaitermin auzoan Pedro Martin Unzalu eta Eli Ingunza artzaiek artisau teknikak erabiliz euren gaztandegian ekoizturiko gazta.
Pedro Martin Unzaluk eta Eli Ingunzak Txori Errota Idiazabal jatorri-izendapena duten artzai gaztak ekoizten dituzte. Eli eta Pedro Martin bokazioz artzaiak dira eta artisau-produkzioaren prozesu guztia lantzen dute. Txori-Errota gazta kalitate handiko gazta da, Urkiolako Natur Parkearen inguruan hazitako ardien esneagaz ekoizturikoa.
Txori Errota gaztaren berezitasuna da, bildotsa jaiotzen denetik gazta egiten den arte artzaiek produktua zaintzen dutela: ardiak zaindu, esnea batu, gaixo daudenean zaindu, erditzeak kontrolatu, kumeak babestu, eurekin mendian egon eta abar. Ondoren, Eli eta Pedro artzaiek Idiazabal gazta ederra ekoizten dute, mimo guztiaz.
Txori-Errota Idiazabal gazta salmenta zuzenean saltzen dute euren baserrian; baita merkatu eta azoka desberdinetan ere.