Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Unzalu Ingunza "Txori-Errota Gazta"

Txori Errota salgunea Urkiolako Amaitermin auzoan Txori Errota salgunea Urkiolako Amaitermin auzoan Oiz Egin

Ekoizlea: Unzalu Ingunza O.E. Pedro Martin Unzalu eta Eli Ingunza bazkideak.

Produktua: Txori Errota Idiazabal Gazta. Idiazabal eta Artzai Gazta.

Helbidea: Amaitermin auzoa, 2. Urkiola. Abadiño. 48211 (Bizkaia)

Baserrian bertan salmenta zuzena egiten da.

Telefonoa: 946 81 08 28

Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web gunea: www.artzai-gazta.net            

                   www.quesoidiazabal.com

Unzalu Ingunza enpresa Urkiolako Amaitermin auzoan kokaturik dago. Bertan, Pedro Martin Unzaluk eta Eli Ingunzak Txori Errota Idiazabal jatorri-izendapena duten artzai gaztak ekoizten dituzte. Eli eta Pedro Martin bokazioz artzaiak dira eta artisau-produkzioaren prozesu guztia lantzen dute. Kalitate handiko gazta egiten dute, Urkiolako Natur Parkearen inguruan hazitako ardien esneagaz. 

Eli eta Pedro Martinen aburuz, Txori Errota gaztaren berezitasuna da, arkumea jaiotzen denetik gazta egiten den arte eurek produktua ekoiztu eta zaindu egiten dutela: ardiak zaindu, esnea batu, gaixo daudenean zaindu, erditzeak kontrolatu, bildotsak babestu, eurekin mendian egon eta abar.

Eli eta Pedro Martinen artaldeak 400 bat ardi ditu. Artaldea handitzeko edota aldatzeko ez dituzte kanpoan bildotsak erosten. Etxean egiten dute ardien ugalketa.

Txori Errota gaztaren produkzio guztia salmenta zuzenearen bitartez saltzen dute: azokatan, eta euren baserrian bertan, Abadiñoko Amaitermin auzoan.

Eli Ingunzak azpimarratzen du bertako eta baserrietako produktuak erosteko garrantzia. Bere ustez, baserrietako produktuak erosteko ohitura galtzen badugu, horregaz batera egun ezagutzen dugun ingurunea eta paisajea laster galduko dugu. Artzaien produktuak erosten ez baditugu, artzaiek euren jarduna bertan behera utziko dute eta gure mendiak sasiz josiko dira. Artaldeek dira gaur egun oraindik mendia garbi mantentzen dituztenak.

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia