Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno Ortuzaina

Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno

Ekoizlea: Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno

Produktua: Barazkiak eta fruituak. Ekoizpen ekologikorako bilakaeran.

Helbidea: Galantena Baserria. Ibarrola Auzoa. 48380. Aulesti. Bizkaia

Telefonoa: 634 911 754

Mitxel Zenarruzabeitiak Aulestiko Galantena baserrian dauka bere bizilekua eta lantokia. Aulestiko Ibarrola auzoan kokatzen de baserri honetan barazki eta ortuari ederrak ekoizten ditu. Mitxelek txikitatik izugarri maite dute baserria eta baserriko  bizimodua. Amamaren eskutik nekazaritzari buruzko jakintza handia jaso du.

Gaztetan tailer batean lanean hasi eta euskaltegi batean lan egin ondoren 2013an baserritik bizitzeko aukera egin zuen. Nekazaritza ekologikotik bizi nahi zuela erabaki zuen eta gaur egun nekazaritza ekologikorako bilakaeran buru-belarri dabil. Amamarengandik ikasitakoari gaur eguneko ezagutzak gehitu dizkio, garaian garaiko produktu ederrak ekoiztuaz eta lurra zainduz.

Etxean asko ikasi du Mitxelek nekazaritzari buruz, baina bera etengabeko ikastaroetan eta formakuntzan aritzen da nekazaritza ekologikoa ahal den modu hoberenean lantzeko. Mitxelek garaian garaiko produktuak ereiten eta landatzen ditu Galantena baserriko lur bikainetan. Mitxelek baserrian nekazaritza ekologikoan oinarrituz ekoizten ditu ortuariak nahiz eta oraindik bilakaeran egon. Barazkiak eta fruituak negutegian eta aire zabalean ekoizten ditu guztira 3300m2 izanik.

Ortuko barazkiez gain, fruta arbolak ere zaintzen ditu Mitxelek, sagarrondoak batez ere. Mota ezberdinetako sagarrak ekoizten ditu, ezagunenak errezil, san juan eta urtebi sagarrak izanik.

Mitxelen produktuak beti freskoak izaten dira, heldutasun une egokian jasotzen ditu barazkiak etxeko ortutik. Mitxelek ortuariak zuzenean saltzen ditu berak Lekeitioko merkatuan eta inguruko denda txiki, taberna, familietan eta azoketan.

Mitxelen ortuan urteko sasoi desberdinetan produktu ugari topatuko ditugu: indaba gorria eta beltza, espinakak, eskarola, letxuga ezberdinak, porruak, zerbak, lekak, azak, azaloreak, azenarioak, patata, kalabaza, kalabazina, pepinoa, erremolatxa, piperrak, tomateak, brokolia, lombarda, tipula, tipulina, eta berakatzak, besteak beste. Barazkiez gain, sagar ederrak ere saltzen ditu.

Bere ekoizpena borobiltzeko barazki purea, tomate frijitua, piper italiarrak oliba oliotan eta baina borobilak era naturalean eraldatzen ditu poteetan salduaz beharrezkoak diren erregistro guztiekin.

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia