Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Patxi Baskaran "Santa Mañe" Idiazabal Gazta

Patxi Baskaranen Santa Mañe eta Igotz Idiazabal gazta Patxi Baskaranen Santa Mañe eta Igotz Idiazabal gazta Oiz Egin

Ekoizlea: Patxi Baskaran Baskaran.

Produktua: Santa Mañe eta Igotz Idiazabal Gaztaiak, gazta freskoa, eta Eusko Label bildotsa.

Helbidea: Santa-Mañe baserria. Barinaga auzoa. 48211. Markina-Xemein. Bizkaia

Telefonoa: 94 616 65 29

E-mail: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Web orria:

www.artzai-gazta.net

www.quesoidiazabal.com

Patxi Baskaranek eta familiak Markina-Xemeingo barinaga auzoko Santa Mañe baserrian, Santa Mañe Baselizaren ondoan, dute kokatuta euren gaztandegia. Duela 40 bat urte Patxiren aitak Eibarko plazara joaten zen etxean eginiko gaztaia saltzera. Beraz esan dezakegu Patxik etxean ikasi zuela ofizioa aitaren ondoan. Gaur egun Arkaitz bere semeak laguntzen dio artaldea gobernatzen azkenean 500 ardi buru asko baitira pertsona batentzat.

Santa Mañe eta Igotz Idiazabal jatorri-izendapena duten artzai gaztaiak ekoizten dituzte. Patxi bokazioz artzaia da eta artisau-produkzioaren prozesu guztia lantzen du, hasieratik amaierara dena kontrolatzen du. Kalitate eta zahandiko gazta egiten dute Santa Mañen, Bedartzandi eta Igotz mendietako magalen inguruan hazitako ardien esneagaz. Artzai artisau bezala Patxik eta semeak arkumea jaiotzen denetik gazta egiten den arte produktua ekoiztu eta zaindu egiten dute: ardiak zaindu, esnea batu, gaixo daudenean zaindu, erditzeak kontrolatu, bildotsak babestu, eurekin mendian egon eta abar.

Patxiren esanetan oso garrantzitsua da ardiak lasaitasunean bizitzea eta elikadura naturala izatea hau baita gazta on baten gakoa. Ardiak estresaturik badaude eta pentsua jaten badute ematen duten esnea oso ahula da eta esne horrekin gazta on bat egitea ezinezkoa da. Produktu naturalekin egiten du la Patxik eta ez du beste erarik ikusten kalitatezko gazta bat egiteko.

Santa Mañe eta Igotz gaztaien produkzioa salmenta zuzenearen bitartez, azokatan, eta euren baserrian bertan saltzen dute. Herri txikietako dendetan, jatetxeetan eta el corte inglesean ere. Markina-Xemeinen Patxiren emazten daukan estankoan ere saltzen dute gaztaia

Patxik azpimarratzen du bere ustez, baserrietako produktuak erosteko joera galtzen bada horregaz batera beraien sektorearen kasuan konkretuki artzaiek euren jarduna bertan behera utziko dute eta gure mendiak sasiz josiko dira. Artaldeek dira gaur egun oraindik mendia garbi mantentzen dituztenak.

logooiz

Gertakaririk gabe

Ekoizleak

Ekoizlea

Produktua

Buletina

Eguraldia